Noticias - Euskera

Kanpainaren aurkezpena

Egin selfia! Horixe izan da atzo eguerdian Urretxuko kultur etxean aurkeztu zuten kanpainaren leloa. Urola Garaia Mankomunitatearen ekimenez, merkataritzan euskara bultzatzeko kanpaina berria aurkeztu zuten atzo: dendari eta bezero euskaldunen artean selfia ateratzeko proposamena egin dute oraingoan, eta ondorioz erosketa txartel mordoa banatuko dira partaideen artean.

Urola Garaiko euskara zerbitzuek eta euskara elkarteek, aurten ere, merkataritzan euskara bultzatzeko kanpaina jarriko dute martxan abenduan.

Sal eta Eros pertsonaien arteko irrati-nobelatxoa: seigarren atala entzungai duzue.

Urola Garaiko euskara zerbitzuek eta euskara elkarteek, aurten ere, merkataritzan euskara bultzatzeko kanpaina jarriko dute martxan abenduan.

Urretxu eta Zumarragako euskarazko irakurle taldeak 2016-2017 ikasturteko lehenengo bilkura egingo du urriaren 26an, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan. Bilkura Urretxuko udal liburutegian izango da. Jon Alonso idazlearen “Erretzaileen eremua” liburua izango dute aztergai taldekideek.

Hona Sal eta Eros irrati-nobelatxoaren laugarren atala. Merkataritzan euskara bultzatzeko kanpainaren barruan, minutu eta erdi inguruko zortzi atal izango dira.

Urretxu eta Zumarragako Euskalgintza Foroak proposatuta, "Parketarrak" izeneko programaren barruan, aurtengo hirugarren saioa egingo da urriaren 4an Belaustegi plazako parkean, udal euskaltegiaren ondoan.

Ayuntamiento de Urretxu