Noticias - Euskera

Urretxu eta Zumarragako Euskalgintza Foroak proposatuta, “Parketarrak” izeneko programaren barruan, aurtengo udazkeneko lehen  saioa  egin  da urriaren 3an, San Martin - Barrenkaleko parke estali berrian.

Previous Next

Urretxu eta Zumarragako Euskalgintza Foroak proposatuta, “Parketarrak” izeneko programaren barruan,  aurtengo lehen  saioa  egingo  da ekainaren 7an,  Belaustegi  plazako parkean, udal euskaltegiaren ondoan. 

Previous Next


Maiatzaren 23an, asteartea, bertso-antzerkia eskaini ziguten bi herriotako ikastetxeetako LH-4 eta 5. mailako ikasleek Labeaga aretoan, eta “Gu ere bertsotan” ekimenaren bitartez ikasturtean zehar ikasitakoa  eta egindakoa azaldu ziguten.

Pasa den igande arratsaldean jokatu zen Mingainluze lehiaketaren azken saioa. Zortzi talde finalistak gogo betez aritu ziren lanean; ordu eta erdi pasatxo jardun ondoren, KITIPASA taldea suertatu zen irabazle, hain zuzen ere lehiakide hauek: Unai Urkiola, Markel Agirrezabala eta Paul Barrenetxea). Zorionak hiruroi. Sari banaketarekin eman zitzaion amaiera.

Pasa den asteburuan jokatu dira Mingainluze lehiaketako seigarren edizioko finalerdiko saioak, umoretsu eta jendetsuak, emozioz beteak. Hogeita lau taldek hartu dute parte saio horietan, 3ko taldetan banatuta. Guzti horietatik zortzi taldek egin dute aurrera, eta datorren igandean jokatuko dute final haundia. Urtarrilaren 29an, 17:00etan. Amaieran sari banaketa ekitaldia egingo da.

Pasa den asteburuan jokatu dira Mingainluze lehiaketako seigarren edizioko aurre-kanporaketak, umoretsu eta jendetsuak, ohi bezala. Berrogeita lau taldek hartu dute parte aurre-kanporaketa horietan, 3ko taldetan banatuta.

Ayuntamiento de Urretxu