Urretxu eta
 Zumarragako Euskara 
Hitzaurrea
Sarrera
Metodologia

 

 Atalak
Fonetika-Fonologia
Azentua
Izenaren Morfologia
Aditzaren Morfologia
Sintaxia
Lexikoa

 

 Dokumentuak
Elkarrizketak
Argazkiak
Bibliografia

 

 Lexikoa

 

Lexiko edo hiztegiari dagokion atala osatzerakoan, hainbat puntu hartu ditugu kontuan. Hitz multzo honetan ez dira lanbide edo jarduera zehatz bati loturiko hitzak sartu; hau da, lanbide edo ofizio zehatz bati atxekitako hitzik ez du topatuko irakurleak, azken batean ez baita lan etnografiko bat. Bestalde, gaztelaniatik jasotako hitz batzuk sartu ditugu, hizkeran sustraitu direlakoan. Hein batean, eguneroko hizketaldian erabiltzen diren hitzen bildumatxo bat da honakoa, erabiltzen diren hitz guztiak agertu ez arren. Bestalde, zenbait esapide, esamolde eta onomatopeia ere tartekatu ditut. Elkarrizketetan jasotako hainbat esaldi, esaera, espresio... bildu ditut, bitxikeria modura.

Orokorrean ez dut hitzaren esanahirik eman, bere testuingurua baizik. Dena dela, testuinguruarekin nahikoa ez dela iruditu zaidanean, itzulpena eman dut. Horrez gain, zenbait hitzetan ageri diren sinonimo eta aldaerak testuetatik hartutakoak dira.

 


A | B | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | S | T | TX | U | X | Z



 Hiztegia

Z

Zaartzea eiñ: "... artua izeten da gaiñea leorraua, ta gaiñea astuna izeten da, inberri xamar arrapau ezkeo ainbeste, baiña pixkaat zaartzea indakon, ura, aek e, ezto gustoik, ura masa bat da...."

 

Zabaldu: "...pasa zanen gustoa jode! Gustoa ta euna zabaltzeako ementxe giñan..."

 

Zai: "...etxen eaulkitzen tzan iriña re... zaiya... iriña ta azala eta etxen eraulkitze zan..."

 

Zaildu: "...ez asko ez, zeatio ordun zeoan iiya ba geiyo azitta eote uan eunero lanen ibiltze uan da zailduta eote ittuan..."

 

Zaittu: "... pixkat ibillittakok golpia zaittu itteik..."

 

Zaku: "...bean asi zabalago eta gero estutzen ixtutzen bueltak ola iñ eta uya goiti bera, geo gañen ipintzen tzan e ...ordun plastikoik etza, zakun bat eo zeozer..."

 

(Aitta, ama, ...) Zana: "...txaketa bat, jerse bat eta goanteik etzeon eta etxen ama zanak eindako goante, artillezko goantek..."

 

Zaparrara: "...eta sekulako odeye garai ortan trumoiya, tximistea eta zaparrarea..."

 

Zare: (sin) otarria, Saskiya

 

Zela: (sin) nola"...zela egurra izate zan..."

 

Zelai: "...inuxente eunez besta baten, gure illobak ze zeukien, baakik an tabloiak nola eukitze ittuen bere, bere an selai barrenen..."

 

Zepo: "...ori krixton bitxua uan erbik arrapatzen, orrek arrapatze zatuan ba, tiroz e bai, zepokin da ola ezta?..."

 

Ze esanik ez!: "... gero argindarra, euriya balinbazan ... postemat eroi zala, aixia bazan zesanik ez! Da pixkat beotze zonen,... askenaldea parrearri e!..."

 

Ziero: (ald.) ziaro/ zearo. "...bien Santu guztik ezkio, Santu Guztik ezkeo beti eluretan... oñ e gu gaztetako zeakiñ, desberdiña dek ziero!..."

 

Zipirri zaparrea: "...jo ta Larreako artasoron beeti goora Irigon aldea, ango zipirri zaparrea, da ni ez nian izan astiri ezta ankea moitzeko re..."

 

Ziri: "...aizkorek eindako zulo aldeaka juten tzan arbolia... arbolak ezpazeuken zeaik, kaidaik iñungo aldeta, zeuk esan dezuna eitte gendun, trontzeekin e ia barrua sartzen danen trontzia ziriya sartze gendiun porreekiñ altzatzeko ta eraitteko ara jun tzeiñ..."

 

Zorna: "...txapagañen ipiñi epeltzen, txapagañen ipini ta olio tantan bat bota... balin baseon zorna ero sikiña... garbittu dana..."

 

Zumitz: "...gaztaña zumitzakiñ, oñ sesto biribillak badare ba..."

 

Zuringo: "...arrautza zuringokin eitten da ori..."

 

Zuatza: "...zuatza ordun pillia itte zan..."

 

Zuzen (jun): "...ba, astoa zuzen juten da! Lenengo, txarrena lenengo, baño beiñ jun ezkeo! Jun da etorri juten da astua bueno!... ta geo beste errota xaar batzuk azkenen e, oloko errota txiki batzuk etaa zittuen, ta aekiñ e, baño ondo etzon iyotzen ez..."

 

Zuztar: "...bai tta geo burdiñaria esate gendiun bestei, beste aria gariya ebaitze zanen da are orrekiñ batze zan e garin zuztarra..."

 

Zipirri zaparrea: "... jode! Konturau zanen Xipri ori baten bat zetorrela, ja ta Larreako artasoon beeti goora Irigon aldea, ango zipirri zaparrea, da ez nian izan astiri ezta ankea moitzekore!..."

Gora
 
 



Zintzo-Mintzo Euskaltzale Elkartea

Labeaga 12, behea.
20700 Urretxu (Gipuzkoa - Euskal Herria)
.
Telefonoa: (+34) 943036474