Lexiko edo hiztegiari dagokion atala osatzerakoan, hainbat
puntu hartu ditugu kontuan. Hitz multzo honetan ez dira lanbide
edo jarduera zehatz bati loturiko hitzak sartu; hau da, lanbide
edo ofizio zehatz bati atxekitako hitzik ez du topatuko irakurleak,
azken batean ez baita lan etnografiko bat. Bestalde, gaztelaniatik
jasotako hitz batzuk sartu ditugu, hizkeran sustraitu direlakoan.
Hein batean, eguneroko hizketaldian erabiltzen diren hitzen
bildumatxo bat da honakoa, erabiltzen diren hitz guztiak agertu
ez arren. Bestalde, zenbait esapide, esamolde eta onomatopeia
ere tartekatu ditut. Elkarrizketetan jasotako hainbat esaldi,
esaera, espresio... bildu ditut, bitxikeria modura.
Orokorrean ez dut hitzaren esanahirik eman, bere testuingurua
baizik. Dena dela, testuinguruarekin nahikoa ez dela iruditu
zaidanean, itzulpena eman dut. Horrez gain, zenbait hitzetan
ageri diren sinonimo eta aldaerak testuetatik hartutakoak
dira.
D
Dan(a): "...or e erten kamiñoti beera ta, beeko errekaño iya danak..."
Dantza: "...ba mezia ta geo dantzia, geo dantza eitte gendun..."
Demanda (ein): "...jo ta etxando puñetas beera jatxi aitte ta danak demandan da...
aetxekiñ ikixi gendun txofer guk... txintxillixka geau re
pendizeti, oixe azkarregi jun ezkio!..."
Destera :
"...desteria aizkorak eta zorrozteko ebaltze zan..."
Destau: (deztatu ):
"...Nee ardi koskorrenak /Eitten dik oindio destau
ta erdin salto!"
Derrior: "...derrior errezau bear zan errosaioa..."
Diki- daka: "... dixpaua emate zakon ta rank! Da! Rank!
An diki – daka!..."
Dotore: "...oso señore eleantia zan, dotoria rubia-rubia ta oso maja..."
Dosenerdi: "...dosenerdi gison jarri ta jeup!..."