Urretxu eta
 Zumarragako Euskara 
Hitzaurrea
Sarrera
Metodologia

 

 Atalak
Fonetika-Fonologia
Azentua
Izenaren Morfologia
Aditzaren Morfologia
Sintaxia
Lexikoa

 

 Dokumentuak
Elkarrizketak
Argazkiak
Bibliografia

 

 Lexikoa

 

Lexiko edo hiztegiari dagokion atala osatzerakoan, hainbat puntu hartu ditugu kontuan. Hitz multzo honetan ez dira lanbide edo jarduera zehatz bati loturiko hitzak sartu; hau da, lanbide edo ofizio zehatz bati atxekitako hitzik ez du topatuko irakurleak, azken batean ez baita lan etnografiko bat. Bestalde, gaztelaniatik jasotako hitz batzuk sartu ditugu, hizkeran sustraitu direlakoan. Hein batean, eguneroko hizketaldian erabiltzen diren hitzen bildumatxo bat da honakoa, erabiltzen diren hitz guztiak agertu ez arren. Bestalde, zenbait esapide, esamolde eta onomatopeia ere tartekatu ditut. Elkarrizketetan jasotako hainbat esaldi, esaera, espresio... bildu ditut, bitxikeria modura.

Orokorrean ez dut hitzaren esanahirik eman, bere testuingurua baizik. Dena dela, testuinguruarekin nahikoa ez dela iruditu zaidanean, itzulpena eman dut. Horrez gain, zenbait hitzetan ageri diren sinonimo eta aldaerak testuetatik hartutakoak dira.

 


A | B | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | S | T | TX | U | X | Z



 Hiztegia

K

Kaka ale: "...ola kaka alea luxekea dek, ta bestea kanika bezela..."

 

Kalentura: "...ola beatz puntta kendu zioen eta eon tzan kalenturakin da..."

 

Kandelak inda!: (sin) izoztuta. "...Eta soiñeko barrenak? kandelak inda!..."

 

Kandela argi: "...kandela argiya eote zan ordun faolan eta artu faola ori tta bagiñuzen..."

 

Kandilla: "...beandu antzen da arkumak eta zea, romanakin da pixatzen zan garaiyan da, ijitoa beti ola, beeti gora ta zea, eskukin kandillakin da ari beira zeon bittarten beti beeti goora, sekula romania geldi eon ezinda..."

 

Kanpolana: "...esnia partittu ta kanpon, kanpolana, kanpolana gizonezko bezela..."

 

Kaatxo: "... ganauai jartze zako kaatxo kentzeko..."

 

Karburo ontzi: "...ta geo zeakiñ e bai... karburo ontzikiñe... or biden illuna eoten tzan..."

 

Kardau: "...nik amen illek garbittu, amen Ainhoak zea, illia jo... eta or Marik kardau ta..."

 

Karril: "...bokailloko garaya zan, beatzittan bokailooa jate gendun, geau giñan da, enitzan kontuatu, karrillea kamilla ateata an da..."

 

Kaskara joku: "...kaskara jokua, soka tira eta dantzarik e urtero..."

 

Kastau: "...Bein kastau ezkio, armazoia zela egurra izete zan, eta zea jardunen jardunen kastau itte zan, ordun, etzeukan, bueno arreglua arreglua zeoze, partxe bota, eskiña bateti aste zanen, zeoze partxia baiña... etzon e etzon e oso, denbora gutxiko areglua isete zan aura..."

 

Katillu: "...amak eukitze zittun zazpi katillu esne igual bakoitzantzako, lurrezko katillu batzuk izaten tzian len, aundik..."

 

Katxarro: "...gariya ebaitzia ba segekiñ... eta ittaiakiñ e baitta... eskun sartze zendun katxarrotxo bat egurrezkua ta..."

 

Kazuela: "...geo salda, saldatsu jarri ta salda arekiñ zopia... aparte artu saldia kazuelan pixkaat zapalduta zean, eta oso gozua izaten tzan, baño gozua..."

 

Ke: "...ja ta garokin su eman ta keya zeriola baserritarrak kanpoa zeen bittarten..."

 

Kikildu: (sin) txepeldu.

 

Kipola: "... kipolak e baitta ola luzetzen dianen ia... ori ebitatzeati zan..."

 

Kiñu: (ald) keiñu. "...ola keiñuz esplikazioik eman be..." / "...bai, bai lengo kiñue dek..."

 

Kokote: "...bai! Berrize zuen aittak eukoik kokote earra!..."

 

Komeni (izan): "...aek aittu, komeni bazako eingo ik..."

 

Komeri: "...ertetze zon aek eta atzeti danak... baño aekiñe makiña komeri ein gendun guk!..."

 

Koneju: "...merkaua re Zumaran jaiyetan eitten tzan ta seose eukitze son saltzeko, ollaskok, eo arrautzak, eo konejuk..."

 

Konpondu: "...se ordutako konponduko desue lurra? Ba eingo deu lekaio bat..."

 

Kontestau: "...nik enon esautu ura errosaioa errezatzen, ta gue etxen amona zanak lenengo, geo amak... ez aittak ez... aittak kontestau bai baiña beak errezau ez..."

 

Kontu etaizak: "... leña barrun kee arten, konta etaizak i..." / "... baña kontu etaizak zela zeon ura illunabarren jun bear ara, antxe kilo bat o beste..."

 

Konturau: "...konturau zanen Xipri ori, batenbat zetorrela, jo ta Larreako artasoron beeti goora..."

 

Koñau: "...gure koñauk gaztaiña zar bat bazeukian..."

 

Kontzientzikoa izan: "... gison jatorra san da iiñ ona beti, iiñ ona da gaiña kontzientziko gison zan..."

 

Kordio jole: "...eta gero kordio jolia re etortze uan..."

 

Korriente: "...aber zenbat urte eletrifikazioa ipiñi zuela korrientekiñ..."

 

Koska: "...zezenai segika asi... krixton elurra e au... olako koskekiñ... ta erak nekau itte zian..."

 

Koskortu: "...pixkaat e koskortu ezkeo aiyakiñ azten tzian umek!..."

 

Koxkabillo: "...Santa Barbaan aitze zan eundoko koxkabillotxa..."

 

Koxkor: (ald.) koskor. "...baatza asuntoa oso koxkorra eoten tzan len, ardi zarran buzkantza jateko azamatzuk eta porrumatzuk, oso gutxi..."

 

Kukill: (sin) txepel.

 

Kutxillo: "...geo narrua kendu kutxillokiñ..."

 

Kuutze: "...Izaazpiko kuutzia inaugurau zanen, Izaazpiko kuutzia len kuutze xaar xaar bat zan..."

 

Kuxkur kuxkur (ein):"... ta an ipinte genduzen ta geo urrungo eunen, geo eote zian kuxkur kuxkur einda... geo sartze genduzen da ba etortze zian bean onea, ankek bee neurrira ekartze zittun..."

Gora
 
 



Zintzo-Mintzo Euskaltzale Elkartea

Labeaga 12, behea.
20700 Urretxu (Gipuzkoa - Euskal Herria)
.
Telefonoa: (+34) 943036474