Lexiko edo hiztegiari dagokion atala osatzerakoan, hainbat puntu
hartu ditugu kontuan. Hitz multzo honetan ez dira lanbide edo
jarduera zehatz bati loturiko hitzak sartu; hau da, lanbide
edo ofizio zehatz bati atxekitako hitzik ez du topatuko irakurleak,
azken batean ez baita lan etnografiko bat. Bestalde, gaztelaniatik
jasotako hitz batzuk sartu ditugu, hizkeran sustraitu direlakoan.
Hein batean, eguneroko hizketaldian erabiltzen diren hitzen
bildumatxo bat da honakoa, erabiltzen diren hitz guztiak agertu
ez arren. Bestalde, zenbait esapide, esamolde eta onomatopeia
ere tartekatu ditut. Elkarrizketetan jasotako hainbat esaldi,
esaera, espresio... bildu ditut, bitxikeria modura.
Orokorrean ez dut hitzaren esanahirik eman, bere testuingurua
baizik. Dena dela, testuinguruarekin nahikoa ez dela iruditu
zaidanean, itzulpena eman dut. Horrez gain, zenbait hitzetan
ageri diren sinonimo eta aldaerak testuetatik hartutakoak
dira.
B
Baatzui: "...babia ta baatzuizopia
goizen askotan e, udaran beintzat..."
Baba: 1."...ta bazkaiya
izaten tzan ori, baba zopa, da babak..."; 2.
baba ale.(sin.) kaka ale.: "... babaalen
antzematen ziek, bai nabarmena dek, emena dek ola, etzekiat
momentu ontan, bat dek ola luxekea"
Bae: "...bueno amen geo gertau
dana kanpoko jendia dao asko... kanpoko jende orrek, oik,
ezertxore bae torri sian, oik..."
Baezpare: "...laundu ingo yat eamaten"...
da laundu dio eamaten, ta geo bueltaakon, esamentzion, e,
euna kalen pasau ber ba! Gaben etxea, gaben etxea, "ik e diruk
pañuelun lotu itzak, ondo! Iñok ertetzen baldin baik bota
diruk eta ies eiñ e! Or jende txaarra zeok e! Ez asi kotra
ta baezpare!..."
Badurrik: "...oetako iru bat artu,
su eman da aen argikiñ gu kalea... bai bai badurrik..."
Barrara: "...Beasaiñ aldeti etorri,
esan dayun, ta beti Anbotoa, orrutz sekula ez, beti ara...
olako barrara bat..."
Barren: "...Deskarga barrenen,
an bizi zan..."
Barrika: "...barrikatxo
bat ardo..."
Barriñoi: (sin) subana.
"...surtako autsakiñ eosi ittentzan... erropia zurittu
o xamurtu itten tzon, zikiña xamurtu, len lejiaik nola etzaon,
eta barriñoi aundik nola izaten tzian, jartze zendun
surtako autsa botata, uya, sartu an erropa zuiya eta kal-kal-kal-irakitten
eoten tzan..."
Basarri: (ald.) baserriya. "...Arane
basarriya dao pixkaat autzaon, ortxe Ezkion..." / "...azkenen
emen e basarrittako soota sartze zian..." / "...
baserritarra alua dek, aldetzen da zeaitten..."
Basaurde: "...basaurde kontu
asko zabillan, arrastok eztaki nun da, arrastok baaki zer
da, ordun e, boga-boga zabillen..."
Basoik baso: "... Orbeozonea ni
emendi ibillitta nao e dozenerdi bat urte gutxienez e ...
or basoik baso e!..."
Bastoi: "...linterna, eskun bastoiya,
antxe pasau zan..."
Bastar: (ald.) baztar. "...ba
artairiña bakizu ezta? Artairiña... ba untzi baten jarri,
eomaiya zan lenao, eomai bastarren eitte gindun..."
Bate bate: "... elizen ondokon
bate bate ibillitta nao, bate bate, gutxi,..."
Bat o beste: "...baña kontu etaizak
zela zeon ura illunabarren jun bear ara, antxe kilo bat
o beste..."
Bata: "...ordun batak, euzkiya
artzea juteko, oñ, garai ontan?, Jesus! Zenbat saltze genduzen!..."
Batu: "...aria re bai, dana batzeko..."
Beandu: "...nola etzan txofer da
ibiltzen, beti zea, illunabarren da jun ber, beandu
antzen..."
Bearko + (aditza): "...illundu
baño lenao etxea, da bearko etorri!..."// "...
ta zea, soon ai baldi baziñen, ganaukin ba geau in bertzendun
da amabittakua errezau e! Da txapela kenduta! A karo latiñez
errezau e! Bearko!..."
Beatz: "...amak beatzeko
miña o, sartu son sea bat, esto, elorrantzea o..., zulau zon
da, sartu zekon infezioa..."
Beiñ (ere): "...astoa sestokiñ
ez al dezu beiñe ikusi astoa?"
Beiñi peiñ: "...espeantzia ematen
tzon beiñi peiñ..."
Belarrik kakotuta ibili: "...an
ume danak belarrik kakotuta, ixixilik!..."
Belarrixkiñeko: zaplastekoa
Belauniko: "...oian sartzeakon
belauniko jarritta errosaioa errezau re beti itte zittun
Joxemarik..."
Belaxe: "...ari lotu ta benga itxea,
da belaxe dominatzen dia..."
Beltza: "...andra beltz
bat zan, aen etxea jute zan e lanak eittea berrize, eta an
jentei txiitok etaatzen da danen itte zon..." / "...neguba
beltza izate a e!..."
Bentana: "...oñ e ala dae, ordun
e bai etxen azpikaldea kuartotako bentanak..."
Beittu: "...beorrai tta ganauri
beitze zitzakon leen e ze koadro zeukan, zabala zan
o urriya zan..."
Beratu: "...an eukitzen tzittuen
beratzen..."
Bere onea etorri: "... ez pentxau
bee onea bela etorri zanik e! Lasai eoteko
gezurra dala! Ta...
Berna: "...bai! Izoztu ezkeo, bai
izotzak berna jo ezkio,..."
Beron (ein): "... beron
in ber izaten tzan dana, oztu baño len,..."
Beotu: "... lenengo itza aber obrako
permisoik daukian,da, ala asi uan beotzen,..."
Berri: "...biziizan tzian plaza
zarren, da aizkenen ez dakit, geio enon aen berrik
jakin..."
Berriketa: "...jute giñan da, an
eoten tzan beti e karreteron bat eo berriketako..."
Bertaantxen geldittu: "...eziñ,
entendittu re eziñ, ta ordun maixuukiñ e bertaantxen
gelditze zea, maixuk ezin dizu naitta re ezin dizu
eakutxi re! Etzekiñ maixuk eta!"
Bete: "...txaala itten do ase,
bete txaala..."
Beti (e)re: "... ganaukin kontuz
ibili ber da beti re e! Bazpare ganaua ganau
da!
Beztu: "...artua sartze zan prasen
gertuago, zeatio etzan ogiya bezela beztuta jartzen..."
Bialdu: "...geo txibatazoa jo mentzuen
eta bialdu in tzittuen..."
Bideitxur: "...or e irikin da ibiltze
zan da astookin da ibiltze zan bidia zan, bideitxurra
zan..."
Bidekruz: "...dios! Jarri uan ortxe
bidekruz baten, eo krixtonak esan, eo ixildu..."
Bikario: (sin) apaiza/fraillia.
"...ta geo ostri gariya eo eztai zer, ura emango zioen
bikarioi o... ala emango zioen!..."
Billau: "...danak uko in gendun,
baño gero amak billau son ardie..."
Bintzat: (sin.) behinipein.
"...gauza ori guren bintzat, ez uen usatu..."
Biñagre: "...biñagria ta ori
ba... gaiña oliyo gordiñik eta, ba iruitze zakun ba, ni etzekiapa,
etzala janari normala..."
Bittu: "...ta garai artan
narru bitzen eta bueno! Txatarrerok eta...!"
Biurri: "...olako biurri
batzu zian oso txarrak... oso abarka txarrak sian ankaakogero
aek..."
Biurrikeri: "...nik anai saarragok
nola sien, biurrikerik ittenekin..."
Bixki: "...nik umen pañalañ garbittu,
eta bi bixki nola zian, izebak ume bati, tta ni bestei..."
Bizar: "...iltzen tzan, ta garbittu,
erre, garbittu baño leen erre, lenengo bizarrak erre..."
Bizi izan: "...geo beintzat plaza
zarrea bizizatea etorri zian..."
Bizio: "...nola espetakulo txarra
ematen ai zan, aizkeneako aber ze ein zeikioken kentzeko bizio
ori..."
Boga boga ibili: "... basaude kontu
asko zabillen, arrastok eztakinun da, arrastok baakizer da,
ordun e boga boga zebillen,..."
Bolara: "...guk ez kendun ezerre
ikusi, baña etorri zan ola aize bolara bat oso berua
eta esan tzon Anastasiok: "etxea jun ba ñau!"..."
Bota: "...zeatio puztuta igual dao,
zu eskua botatzen dezu ta txulau itten da fffssss..."
/ (aariya) bota: "...pixkat egualdia mejoatzen asi
arte eitte zuen aarik e geotxio bota..."
Burla: "...aunditxook txikitxooi
beti pixkaat, burla pixkaat eta baiizateepa..."
Buru: "...beak pentxauko zola ze
ein tzon, aek bere buruz, beak ez liokela emango..."
Burura etorri: "... Bueno ba, i,
ba len esan deuna, Euxebio ik burura etortze
bazaik bakarren bat eo, bota..."
Burruka: "... asi men ittuan aek
jo ta fuego burrukan..."
Buzkantza: "...ba isite zan ba
gaonetan bakallaoa ta tomatia ta ardimatzuk iltze zian, aekiñ
buzkantzak itte zian o gixauba o ola..."
Buztan: "...emen nik e aittuta
daukat e, aarik geo zeatzeko, buztana euki ezkeo, geo
traban eukitzen do au, buztana..." / "... buztana
emen ganauk zea izite o, elbik kentzeko..."