Urretxu eta
 Zumarragako Euskara 
Hitzaurrea
Sarrera
Metodologia

 

 Atalak
Fonetika-Fonologia
Azentua
Izenaren Morfologia
Aditzaren Morfologia
Sintaxia
Lexikoa

 

 Dokumentuak
Elkarrizketak
Argazkiak
Bibliografia

 

 Lexikoa

 

Lexiko edo hiztegiari dagokion atala osatzerakoan, hainbat puntu hartu ditugu kontuan. Hitz multzo honetan ez dira lanbide edo jarduera zehatz bati loturiko hitzak sartu; hau da, lanbide edo ofizio zehatz bati atxekitako hitzik ez du topatuko irakurleak, azken batean ez baita lan etnografiko bat. Bestalde, gaztelaniatik jasotako hitz batzuk sartu ditugu, hizkeran sustraitu direlakoan. Hein batean, eguneroko hizketaldian erabiltzen diren hitzen bildumatxo bat da honakoa, erabiltzen diren hitz guztiak agertu ez arren. Bestalde, zenbait esapide, esamolde eta onomatopeia ere tartekatu ditut. Elkarrizketetan jasotako hainbat esaldi, esaera, espresio... bildu ditut, bitxikeria modura.

Orokorrean ez dut hitzaren esanahirik eman, bere testuingurua baizik. Dena dela, testuinguruarekin nahikoa ez dela iruditu zaidanean, itzulpena eman dut. Horrez gain, zenbait hitzetan ageri diren sinonimo eta aldaerak testuetatik hartutakoak dira.

 


A | B | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | S | T | TX | U | X | Z



 Hiztegia

X

Xaar: "... ba aarka xaarren batzuk, oin bezela katiuskaik eta etzan, eta isite zian aarkak ordun ba... aittak eitte zittun e ganaumaten narruukiñ aarkak, beak joste zittun...." / "... eta or parroki atzekalden olako bi argi xaar zerean,..."

 

Xamar: (ald.) samar"...kanpoko soñeko ta zae orik on samar orik es giñan gu sartu..."

 

Xamurtu: "...surtako autsakiñ eosi itten tzan... erropia zurittu o xamurtu itten tzon..."

 

Xelebre: (ald.) xelebrea "...ni bien akordatze naiz da gauza xelebrea eta oi oso egittakua da gaiñea..."

 

Xexen: "...ba ori, este Urretxuko festatako Santa Anastasittako ba kanpiton xexen plaza, alboa... ba xexenak eta zeoan ba..."

 

Ximaur: "...ordun ximaurra re asko estimatze zan gariya eta artoa eitte zan garaiyan..."

 

Ximel: "...bai sekatze zanen e naikua ximela geatze uan e, ta gero beti arrapatze zian ba giltzamat o zeoze..."

 

Ximur: "...amonan kopeta baiño ximurragoa..."

 

Xixtima: "...batzutan bai tta bestetan ez ta an xixtima txaarra oso txaarra ikixteko..."

 

Gora
 
 



Zintzo-Mintzo Euskaltzale Elkartea

Labeaga 12, behea.
20700 Urretxu (Gipuzkoa - Euskal Herria)
.
Telefonoa: (+34) 943036474