Urretxu eta
 Zumarragako Euskara 
Hitzaurrea
Sarrera
Metodologia

 

 Atalak
Fonetika-Fonologia
Azentua
Izenaren Morfologia
Aditzaren Morfologia
Sintaxia
Lexikoa

 

 Dokumentuak
Elkarrizketak
Argazkiak
Bibliografia

 

 Lexikoa

 

Lexiko edo hiztegiari dagokion atala osatzerakoan, hainbat puntu hartu ditugu kontuan. Hitz multzo honetan ez dira lanbide edo jarduera zehatz bati loturiko hitzak sartu; hau da, lanbide edo ofizio zehatz bati atxekitako hitzik ez du topatuko irakurleak, azken batean ez baita lan etnografiko bat. Bestalde, gaztelaniatik jasotako hitz batzuk sartu ditugu, hizkeran sustraitu direlakoan. Hein batean, eguneroko hizketaldian erabiltzen diren hitzen bildumatxo bat da honakoa, erabiltzen diren hitz guztiak agertu ez arren. Bestalde, zenbait esapide, esamolde eta onomatopeia ere tartekatu ditut. Elkarrizketetan jasotako hainbat esaldi, esaera, espresio... bildu ditut, bitxikeria modura.

Orokorrean ez dut hitzaren esanahirik eman, bere testuingurua baizik. Dena dela, testuinguruarekin nahikoa ez dela iruditu zaidanean, itzulpena eman dut. Horrez gain, zenbait hitzetan ageri diren sinonimo eta aldaerak testuetatik hartutakoak dira.

 


A | B | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | S | T | TX | U | X | Z



 Hiztegia

I

Iitzain: "...oi danak zeakin eamaten tzittuen irikin e gue aittek eta emengo barrioko iitzaiñak e..."

 

Iixkoleku: "...guk esaten genduan iixkolekua ezta, eta orra etortze uan..."

 

Iintz: "...abarkakin ibiltia re beti es kendun e eskendun itten e! Ola iintza zeonen da oiñutsik ibilte giñan..."

 

Ijito: "...beiñ olaxe ijitok berregurea eman tzian, oei muttiko izango ituan da..."

 

Ikullu: "...eunez jun ezkeo dana ikusi itten zana, baña illunabarren jun da ikullu baztarreko kandillakin da, kontu etaizak!..."

 

Ilbeltz: "...oaiñ askotan etortzen da arkumea ba ilbeltzen ba e leenao re bai baño..."

 

Illaargi: "...guk ez tiau eman inportantzi, baña nik uste badala ortan e difeentziya e, illemozten e, illaargik asko influitzen do..."

 

Illuntziskantza: (sin) Illuntze. "...bearko! Illuntzen e bai jotze zuen kanpaia, eunen bi aldiz. Nola esate zitzakon ari... amabittakoa, eguardiñ, eguardiñ amabittakua ba... bai illuntziskantzen jotze zeen bestia..."

 

Ilbera: "...landatzeko ilberan esaten due, ilberia onena..."

 

Ilberri: "...baña dana eztet uste dianik e, batzu bintzet ustet iberriñ sartzen diela..."

 

Illara: "...artu zeakiñ,gurdiñ eta Zumarrako mataderoa ekarri... guk etaa gendutzen izerdik... mekaben... ua jai atsalden uste zala gaiñea, an ikusi in ber gendutzela ta eskupetaakiñ... an tzeen orik betiko tokiñ danak illaran da..."

 

Illunabar: "...ta arkumata furgonetekiñ, bea nola etzan txofer da ibiltzen, beti zea, illunabarren da jun ber..."

 

Illuntza: (ald.) illuntze. "...lenao illuntzen e etxea jun bar tzan, oñ baakizu illuntzen atea itten dia..."

 

Imillaun: "...garik jotze zianen gure aitte zanak artu aston eta lenengo bat serorentzako, imillaun bat, imillaun ori izeten da iru kilo..."

 

Indar: "...Beaingo astua akau son indarrak da, launa tokau seiken da..."

 

Induaba: (sin.) baba. "...gure etxen jenealen induabak... lapikoka induaba jarri, eta aek bai goxok ipiniko zittun amak..."

 

Ingurau: "...leenao inguratze zitzaten garoa ta orbela, ta... baño atzeneako lan aundiya, etxeako re naikoa lan da geiyegi ematze zon..."

 

Intentzio: "...bai ta eitte ezpao ezin dolako dek, baña intentziua..."

 

Iñundik eta iñoa re: "... lenao baserrin etzan pentsatzen errosaioa errezau bae gelditzeik ezta iñundik iñoa re!..."

 

Iretargi: (ald) idetargiya."...eta eun baten ba... askotan ibiltze zian aek o iretargikiñ eo eunez euzkikiñ da ola giatze zian..."

 

Irin: "...gero in bar da pelota txikik eiñ, palan bota iriña...artairiña..."

 

Iriki: "...geo narrua kendu... kutxillokiñ... lenengo itten due besota ras! Onaa da atzeko ankak ona erdira ta geo erdin kortia ematen dioe ta bi aldeta zeatu, ta geo goitti beera irikitzen die..."

 

Iruittu: "...ba iruitze zakun ba ni etzekiapa etzala janari normala..."

 

Itto: "...ittota billau son ardie..."

 

Itxuli: "...ostrua ekartze zeen ganaduntzako menditti, arbola iyo, ta bota ostrua ta karri etxea ta ura itxuli..."

 

Itxura: "...gu kantatze gendun gabon esken, bai... gabon esken da baitta Santa Barbara esken e bai ibiltze giñen urtero... Santa Barbarako auzok basarrittan, basarrik ematen tzon dirua, Santa Barbarako launtza o bezela, itxuria..."

 

Itzal: "...gero sokakin lotu, or itzalen arbola bati lotuta..."

 

Iurtzi: "...artapusketa ori jartze gendun ola txakurre jateatio, txakurra muturrai iurtziko zion, baiña ari re etzako gustatzen artua, geo, muturren iurtzi ta geo jan in bear! Pentxaizu, ze ori bizimou goorra da e! Txakurra muturrakin ikutu in dola jakin da, jan in ber!..."

 

Ixei: "...lenego bizarrak... garbittu itten tzon karnizerok... ta geo ... ixei itte men tzon zea itten tzion emen goitti beera bizkarren goitti beera ebagi bat beeraiño, ta an eun guztiñ makillan eoten tzan makilla artan..."

 

Ixtori: "...Olako ixtorik pa asko!..."

 

Ixtura: "...ori mendin utzi itte zittuen ganauk eta bakizu... baña orik ixturan dare e!..."

 

Iya: "...baña ik ura mozten balin baiok i ez aiz iya aen laguna e..."

 

Iyertu: "...gaztaiña zar batzuk, zuti daon gaztaña zarra, iyertuta daon gaztaiña zarra..."

 

Iyo: "...len beste maten einda balinbazeon, ordaña emate zizuen, iyota zeona..."

 

Izan e(re): "... gu basati xamarrak izan e!

 

Izara: "...ba... bestelako erropia garbitze ezun bezelaxe... bai, bai izara bat balitz bezela..."

 

(Izan)... izatez: "... gazura ona zan ba izatez guriya eoteko!

 

Izeba: "...da nik umen pañalak garbittu eta bi bixki nola zian, izebak ume bati, tta ni bestei..."

 

Izerdi: "...zea aitzak e bazon, e nik ustet ilberrie zea, eukitze zola izerdiya, o ordun trontzeekin botatze zian..."

 

Izertu: izerdi egin

 

Izotz: "...geo, oin negun izotza itten tzon bakoitzen..."

 

(noren) izpiik e(re): "... ilberan il bar tzala.... sangrau zonen, kapau in tzon ta erten tzon baño usaiyan izpiik e!.."

 

Iztar: "...iztarrak eta besok eta osoik ez utzi ta aizkorekiñ eman tajada batzuk ta geo gatza bota..."

 

Gora
 
 



Zintzo-Mintzo Euskaltzale Elkartea

Labeaga 12, behea.
20700 Urretxu (Gipuzkoa - Euskal Herria)
.
Telefonoa: (+34) 943036474