Urretxu eta
 Zumarragako Euskara 
Hitzaurrea
Sarrera
Metodologia

 

 Atalak
Fonetika-Fonologia
Azentua
Izenaren Morfologia
Aditzaren Morfologia
Sintaxia
Lexikoa

 

 Dokumentuak
Elkarrizketak
Argazkiak
Bibliografia

 

 Lexikoa

 

Lexiko edo hiztegiari dagokion atala osatzerakoan, hainbat puntu hartu ditugu kontuan. Hitz multzo honetan ez dira lanbide edo jarduera zehatz bati loturiko hitzak sartu; hau da, lanbide edo ofizio zehatz bati atxekitako hitzik ez du topatuko irakurleak, azken batean ez baita lan etnografiko bat. Bestalde, gaztelaniatik jasotako hitz batzuk sartu ditugu, hizkeran sustraitu direlakoan. Hein batean, eguneroko hizketaldian erabiltzen diren hitzen bildumatxo bat da honakoa, erabiltzen diren hitz guztiak agertu ez arren. Bestalde, zenbait esapide, esamolde eta onomatopeia ere tartekatu ditut. Elkarrizketetan jasotako hainbat esaldi, esaera, espresio... bildu ditut, bitxikeria modura.

Orokorrean ez dut hitzaren esanahirik eman, bere testuingurua baizik. Dena dela, testuinguruarekin nahikoa ez dela iruditu zaidanean, itzulpena eman dut. Horrez gain, zenbait hitzetan ageri diren sinonimo eta aldaerak testuetatik hartutakoak dira.

 


A | B | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | S | T | TX | U | X | Z



 Hiztegia

T

Talaburni: "...yasta ba talaburniñ ba momentu bat, sua re aundi aundiya ezta komeni..."

 

Tankera: "...azuelia esaten tzaiona atxurran tankerako bat, baño zorotzagoa..."

 

Tantan: "...txapagañen ipiñi epeltzen, txapagañen ipini ta olio tantan bat bota... balin baseon zorna ero sikiña... garbittu dana..."

 

Tarraska: "...ba iskutatzeko ara eaman bar gendula ta tarraska eaman ezinda..."

 

Tarte: "...bat ardiñ ondon geldittu ek ta bestea ba an ardi tarten ba alde indo bastar batea..."

 

Tarten–tarten: "... ta oindio olakoa eongo ek tarten tarten e, asko, bai bai baserri maillan oindio aso zeok e, artaburua,..."

 

Tejabana: "...emen ganbara, tejabanan, or tejabana aundie eintzan..."

 

Tente: "...umia gelditze zan tente-tente, eta geo pintzen tzan pañal ori lau puntatako ori berrize bueltan..."

 

Tertuli: "...Ipiñarritta torriko zian ta Tomax onek anaia zeukan bestalden frentia junda.... ta tertuliya..."

 

Tiraka: "...ta ardie eaman esinda sokatik tiraka..."

 

Ti–ta: ".. bombak eta an bertan soldatze zian da txapak ti-ta! Ai sien peligrosok..."

 

Tolara: "...Bai, bai, bai, tolarak eta ordun, oixe itten tzala!..."

 

Tolostau: "...ipini zuti tolostauta ta geo gañeti lurraakiñ tapau..."

 

Topolino: "...i jungo gaittuk taberna zerbeza arrapatzea? Topolinoa..."

 

Tortoloxak: "...kanikatanda... sokekin eman... soka salton da... bai tortoloxak..."

 

Trankill: "...ba gu trankill oea erretiau giñan, umek trankill..."

 

Tranpal: "...tranpal bat itte zitzakon... itte zitzakon azpiñ e ola egur batzuk kruzau... tranpal bat ta aiden azpitti aizia sartzeko moun..."

 

Trapu: "...bai bai askotan ba... puskatzea zijon izarak eta aekin ipinte genduzen, trapu itte genduzen..."

 

Traste: "...bete bete inda beti traste bete lurren da al gendun tokittan..."

 

Tratu: "...eintzuen alkarrekiñ tratua da, ura geau zan..."

 

Tripazaku: jatuna. Mozolua.

 

Trumoi: "...eta sekulako odeiye garai ortan trumoiak ta tximistea ta zaparrarea..."

 

Tupiñ: "...tupiñen jarritta!"

 

Tutik e (ere): "... tutik e ez nekin nik erdeaz emendik dana euskeaz etxen, tutik e ezta tutik e!..."

 

 

Gora
 
 



Zintzo-Mintzo Euskaltzale Elkartea

Labeaga 12, behea.
20700 Urretxu (Gipuzkoa - Euskal Herria)
.
Telefonoa: (+34) 943036474