Urretxu eta
 Zumarragako Euskara 
Hitzaurrea
Sarrera
Metodologia

 

 Atalak
Fonetika-Fonologia
Azentua
Izenaren Morfologia
Aditzaren Morfologia
Sintaxia
Lexikoa

 

 Dokumentuak
Elkarrizketak
Argazkiak
Bibliografia

 

 Lexikoa

 

Lexiko edo hiztegiari dagokion atala osatzerakoan, hainbat puntu hartu ditugu kontuan. Hitz multzo honetan ez dira lanbide edo jarduera zehatz bati loturiko hitzak sartu; hau da, lanbide edo ofizio zehatz bati atxekitako hitzik ez du topatuko irakurleak, azken batean ez baita lan etnografiko bat. Bestalde, gaztelaniatik jasotako hitz batzuk sartu ditugu, hizkeran sustraitu direlakoan. Hein batean, eguneroko hizketaldian erabiltzen diren hitzen bildumatxo bat da honakoa, erabiltzen diren hitz guztiak agertu ez arren. Bestalde, zenbait esapide, esamolde eta onomatopeia ere tartekatu ditut. Elkarrizketetan jasotako hainbat esaldi, esaera, espresio... bildu ditut, bitxikeria modura.

Orokorrean ez dut hitzaren esanahirik eman, bere testuingurua baizik. Dena dela, testuinguruarekin nahikoa ez dela iruditu zaidanean, itzulpena eman dut. Horrez gain, zenbait hitzetan ageri diren sinonimo eta aldaerak testuetatik hartutakoak dira.

 


A | B | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | S | T | TX | U | X | Z



 Hiztegia

P

Pare: "...ta zulo paren trapuzko pusketa bat zuria antxe sartuta..."

 

Partittu: "...partittu ta dana erak iten die..."

 

Pasaizo: "...aundienai pasaizon tak! Beatza sartuko gendiun! Ta oso mixkiña giñan gu! Beatza sartutako ura ez gendun jango!..."

 

Partittu: ".. partittu ta dana erak iten die..."

 

Paxa: "...lenengo pintze zitzakon umei azpitti paxa luze bat, danen bueltaka buelataka, au dana paxekiñ artuta umia gelditze zan tente tente..."

 

Pendiz: "...jo ta etxando puñetas beera jatxi aitte ta danak demandan da... aetxekiñ ikixi gendun txofer guk... txintxillixka geau re pendizeti, oixe azkarregi jun ezkio!..."

 

Petral: "...Bai, ori re bai, dek e, ori emakuma petralai, Marimatxarda, ola zea, agintari edo bai, bai zentzu ortan bai..."

 

Pieza: "...etziuen uzten ateatzen, nola nee aizpa etzan ateatzen ba ni re ez, aizkeneko momentu, aizkeneko pieza jo arte enitzen ni etxea juten, beatzitan jun bar nitzan baño..."

 

Pilla: "...bezperan eamaten tzittuen emendi an eztai zeen ze lanetan, an lurra labratzeko alde guziyan moxalak, baño pillia e!..."

 

Pixta: "...al sartu nitzan pixtan beeti gora, Diane zeukean ordun..."

 

Pitx: "...ordun trontzeekin botatzen zian, trontzeekin bi aldetati jarritta, ta krixton pitxe ertetze zion e..."

 

Pittin (bat): "...geo andi ermanotan pittin bat, pittin bat asko ez..."

 

Pittin-pittin: eta balinbazeon alare edurra ittemazon an aldapan beeti goora pittin pittin pittin jun in bear da, batzutan jun ezinda geatze zan trena e!

 

Plaza: "...iraazten ibiltze zan plazatan, kamioneta txiki batekin tela saltzen..."

 

Poltxiku: "...sartu niatuan txaketa poltxikutan, eta ni an bide ertzen..."

 

Postura: "...aittak aitten tzittun e ganaumaten narruukiñ, aarkak beak joste zittun... emen oñ dantzarik eta eralte ittue ba, bai ola postura ortaa..."

 

Potrok: "...ik amistadia ingo ek beak potrotan jarrittakoa itten dean bittarten e!..."

 

Potrollo: "...eta iñ ez, eta potrolloik etzuenak e! Eta olaxe manejau dia..."

 

Pottolo: "...ta bestea kanika bezela ola pottolo pottoloa dek..."

 

Prakak: "...ez men tzien eakutxi nai izaten, eta men tzeukan praka puskauta, ta zulo paren trapuzko pusketa bat zuria antxe sartuta..."

 

Prasa: "...artua sartze zan prasen gertuago, zeatio etzan ogiya bezela beztuta jartzen..."

 

Pregadera: "...jarri bi neska pregaderan, pregadera zabalak nola zian, jarri erropa pillak bata besten gañen..."

 

Preuntau: "...oñ ori men da gutxien balio dona, esaten due, iñok es men do preuntatzen... baña lenao dotriña ikixi bar tzan..."

 

Pronto: "...ta aide karroa kargatzeako idik pronto eantsintta..."

 

Propio: "...emen bezperan emen eoten tzian tabernatan bezperan teoriita, bezperan propio, bezperan emen eoten tzian danak..."

 

Puskau: "...ba puskatu txerriya, ba urdaiazpikok alde batea, solomoa bestaldea, urdalla bestaldea..."

 

Puskat: "... baño puskaten ez e, bea bee onea etorrittakon..."

 

Pusketa: "...gariya ebai tta lotze zian lasto pusketa batzuk, eta ganauri emateko gorde bar izaten tzan..."

 

Putz (egin): "... ori putz einda pasau eitten da!..." (hozteko)

 

Puztu: "...txarrena izaten da bigarren bueltia, zeatio puztuta igual dao..."

 

Gora
 
 



Zintzo-Mintzo Euskaltzale Elkartea

Labeaga 12, behea.
20700 Urretxu (Gipuzkoa - Euskal Herria)
.
Telefonoa: (+34) 943036474