Urretxu eta
 Zumarragako Euskara 
Hitzaurrea
Sarrera
Metodologia

 

 Atalak
Fonetika-Fonologia
Azentua
Izenaren Morfologia
Aditzaren Morfologia
Sintaxia
Lexikoa

 

 Dokumentuak
Elkarrizketak
Argazkiak
Bibliografia

 

 Lexikoa

 

Lexiko edo hiztegiari dagokion atala osatzerakoan, hainbat puntu hartu ditugu kontuan. Hitz multzo honetan ez dira lanbide edo jarduera zehatz bati loturiko hitzak sartu; hau da, lanbide edo ofizio zehatz bati atxekitako hitzik ez du topatuko irakurleak, azken batean ez baita lan etnografiko bat. Bestalde, gaztelaniatik jasotako hitz batzuk sartu ditugu, hizkeran sustraitu direlakoan. Hein batean, eguneroko hizketaldian erabiltzen diren hitzen bildumatxo bat da honakoa, erabiltzen diren hitz guztiak agertu ez arren. Bestalde, zenbait esapide, esamolde eta onomatopeia ere tartekatu ditut. Elkarrizketetan jasotako hainbat esaldi, esaera, espresio... bildu ditut, bitxikeria modura.

Orokorrean ez dut hitzaren esanahirik eman, bere testuingurua baizik. Dena dela, testuinguruarekin nahikoa ez dela iruditu zaidanean, itzulpena eman dut. Horrez gain, zenbait hitzetan ageri diren sinonimo eta aldaerak testuetatik hartutakoak dira.

 


A | B | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | S | T | TX | U | X | Z



 Hiztegia

E

Eatsi: "...sekula ez nauk jun baño ni jungo nauk datorren perikon ta plazan erdin jo ta eatsiko iat..."

 

Ebagi: "...egur baten ipintze uan zuti, eta bizkarren ittezoan ebagi bat..."

 

Ebai: "...ta geo ibilli bear or, zezenai segika asi, elura, elurra au, olako koskeekiñ elurra ta, era nekau itten tzian, ebai itten tzuen erak, zezena aurreti ta gu atzeti mutigaztek, da frente eman tziun..."

 

Ebagi bedarra: "...ebagi bedarra... arekin pasta eitten tzan... pleura gosatzeko..."

 

Earki asko: "... uztarrin dominatzen giñuzen guk ganauk earki asko..."

 

Edur: (ald) elur. "...edurra ordun e latz eitten tzon emen e!..."

 

Eguna zabaldu: "... pasa zanen gustoa, jode! Gustoa ta euna zabaltzeako, ementxe giñan..."

 

Egurra eman: "... gu eo rekreon beandugo sartu eo, ordun egurra ematzen tzan e!..."

 

Egutera[4] "...au eguteria dek..."

 

Ekiñaldi: "...asten bien gu fregaderan ekiñaldiya itte gendun..."

 

Eldu: "...igual esate bateako Mendizaalekok oindio gariya eldu bae zeukien..."

 

Elorrantza: "...amak beatzeko miña o sartu son sea bat, esto... elorrantzea..."

 

Eman: "...egualdi bustikiñ da eralte genduzen ta, ba kanpon lanen ibilte giñen ta, danen busti itte sian ta asko emate zeen zaku batek itten don bezela... asko eman itte zeen..."

 

Emendau: "...ni beiek saitzeko ta, lapikoa zaitzeko, sua emendau etzaiñ..."

 

Endreau: "...lengo erleku luze oittakua bazeon baña, endreauta zeon..."

 

Enplasto: "...arrautza zuringokiñ pasta bat eiñ sartaiñen, buelta bat eman da...enplastoa... bueno!"

 

Epe: "...etzan oaiñ aima gaztai epe ortan eitten..."

 

Eraiñ: "...bi lau laiakin, batek bi ta beste beste bi, eta sartu laia pom! Lurren sartu eta gero ola eraiñ..."

 

Erali: "...emen oñ dantzarik eralte ittue ba, bai ola, postura orta..."

 

Erantsi:"...ta aide karroa kargatzeako idik pronto eantsintta..."

 

Eraulki: "...etxen eaulkitzen tzan iriña re... zaiya... iriña ta azala eta etxen eraulkitze zan..."

 

Erautxi: "...ba beste ardi batei erautxi arazi... beste ardi batei erautxi esaten dek e... ik ardii euste iok eta arkumea ipintzen diok, eta eak esnea eate ziok..."

 

Erleku: "...eta basarri ortan e erleku, lengo erleku luze oittakua bazeon..."

 

Eromai: "...ba talua... ba artairiña baakizu ezta? Artairiña... ba untzi baten jarri... eomaiya zan lenao... eomai bastarren eitte gindun..."

 

Erraiñ: "...aren aurretio berriz jartze zan pelotatzen Idoia, erraiña, eta aurreaotio Joseba igual masa eitten..."

 

Erreka: "...or e kortaberriya paren or atzeatxion ortxe zan erreka ixkiñan..." / "... txakurrakiñ o... arrapatze situen emen txaalak eta zezenak eta... txakurrakiñ erreka zuloa sartu arte segi!..."

 

Erremillete: "...guk San Juan goizen erremilletea itteko lorak beti batze genduzen..."

 

Errezo: "...guk andragizonak beti oian sartzeako belauniko ittegendun errezok..."

 

Erribide: "...or e irikin da ibiltze zan da astookin da ibiltze zan bidia zan, bideitxurra zan, erribidia..."

 

Errueda: "...erruedan eta kablia ipintze zioen an, eta kablen goitti beera..."

 

Esate: "...esatia billatzen bado, bote! Noabaitt..."

 

Esate bateako: "... igual esate bateako Mendizaalekok oindio gariya eldu bae zeukien, bueno Ipiñarrittan ai dia ta guazen Ipiñarritta,..." / "...esate bateako... gaztaiña onena!..."

 

Esautu: "...zeana jotzen da emakumena jotzen da bi, eta gizonezkona iru, nik ala esautu non..."

 

Eskoba: "...ogi masea an eitte men tzan ta aspin segon guekoa, eskobea artuta..."

 

Eskumiñ: "...eskumuiñek eta bi aldiz bialdu zian arek, oso gison jatorra san e!..."

 

Eskupeta: "...jai atsalden uste zala gaiñea, an ikusi in ber gendutzela ta eskupetakiñ... an tzeen orik betiko tokiñ danak illaran..."

 

Eskusoiñu: "...eskusoiñua Joxemaik ondo jotze zon... eskusoiñua jotzen ua ta, beste danak atzeti saltatzen Uartea etortze zian, ta gu re Uartea jute giñen..."

 

Eskutara: "...Beittu, kipola bat, mermena bedar bat, ola eskutaa ba, pasmo belarra beste eskutaa bat, intsusa, intxusia bakizue zer dan? Beste eskutaa bat..."

 

Esnete: "... nee akuerdun beti esnea beti  saldu izan deu, eta ni fabrikan asi nitzanen, arten etzeon emen beste itturiik e! Astakara bat esne eaman da aekin artze zana, esnetetik etaatakokin konpondu bar tzan..."

 

Esnezopa: "...Gosaldu? Bai esnezopak, o artazopak, o talua. Eta ogiya, ogiya jateko lenengo artapusketia jan bar isate gendun, eta nola ez gendun nai-izaten artapusketaik, bazkaittan lenengo, artapusketia ta gero ogipusketia..."

 

Esola: "...paua e muestra bat ikusi genduan, e zean... or Usabiagako e bazian e Beltranen ondon etxia, ba orren e zea basetan luren azaldu ittuan ortxe metro terdi inguruko esolak sartuta..."

 

Este:"...estek eta orik erok garbittu eta txoixok sartzeko..."

 

Estimau: "...ordun ximaurra asko estimatze zan..."

 

Estomau: "...oi arkumen estomaua eo izate ek..."

 

Estraperlo: "...geo asi sian e errotak e itxi ta rasionauta danak eta ordun e emen e estraperlon da jango bazan..."

 

Estu: "...sekula etzon gizona illunduta etxea etorten ikusi, ba ura estu, ta gaben ordubik eta aitta agiri ez..."

 

Estutu: "...ordun neguk estutu itte zittun iñok pabilloiyik ta eze etzeukan..."

 

Estuasun: "...ta frente eman tziun bei batek, amak... jirau ta asi zaku seika ... ua zan estuasuna..."

 

Etaa: 1."...guri esate ziuen ilberia zala onena sartzeko re bai, tta etaatzeko re bai, ze baatzatan beintzat..." 2. (sin) iraazi"... matxinon seose geyo etaatzen tzan da,..."

 

Etxekoandra: "...leenaoko etxekoandrak nausik, nik uste, esaten da jente ona ta ona baña nik uste goorraok ziala..."

 

Etxekoneko: "...ta geo beste bien aittau ba etxekonen txaltokok eukitze men tzittun oeazpin sekatzen intxaurrak..."

 

Etxoiñ: "...len bestematen einda balin bazeon, ordaña ematen tzizuen, iyota zeona. Ezpalin bazeon etxoiñ in bar tzendun..."

 

Eundoko: "...Santa Barbaan aitze zan eundoko koxkabillotxa..."

 

Eunsenti: "...astua ona genduken, eunsentirako sean Oletako sean gaiñea ta, lañua seon, laiñua..."

 

Eutxi: 1."...batzuk eutxi pare bat iru bat laun izate ittuen ari eusteko eta beste ba sangrau itte zian iltzaillek..."; 2.(sin) gorde. "... guk eutxi diu ontxe arte, ontxe bi urte arte..."

 

Ezeatik e(re):"... Ezin, ez nai pasau ezeatik e! Ta biden zeen etzanda.... etzian oso seguruk e!..."

 

Ezkur: "...ezkur urte, edur urte..."

 


[4] Eguzkiak jotzen duen aldea

 

Gora
 
 



Zintzo-Mintzo Euskaltzale Elkartea

Labeaga 12, behea.
20700 Urretxu (Gipuzkoa - Euskal Herria)
.
Telefonoa: (+34) 943036474