Lexiko edo hiztegiari dagokion atala osatzerakoan, hainbat
puntu hartu ditugu kontuan. Hitz multzo honetan ez dira lanbide
edo jarduera zehatz bati loturiko hitzak sartu; hau da, lanbide
edo ofizio zehatz bati atxekitako hitzik ez du topatuko irakurleak,
azken batean ez baita lan etnografiko bat. Bestalde, gaztelaniatik
jasotako hitz batzuk sartu ditugu, hizkeran sustraitu direlakoan.
Hein batean, eguneroko hizketaldian erabiltzen diren hitzen
bildumatxo bat da honakoa, erabiltzen diren hitz guztiak agertu
ez arren. Bestalde, zenbait esapide, esamolde eta onomatopeia
ere tartekatu ditut. Elkarrizketetan jasotako hainbat esaldi,
esaera, espresio... bildu ditut, bitxikeria modura.
Orokorrean ez dut hitzaren esanahirik eman, bere testuingurua
baizik. Dena dela, testuinguruarekin nahikoa ez dela iruditu
zaidanean, itzulpena eman dut. Horrez gain, zenbait hitzetan
ageri diren sinonimo eta aldaerak testuetatik hartutakoak
dira.
G
Gaitz (egin): "...baba zopa, da
babak, ta geo olako txoixo pusketa txiki bat, urdaya berdin,
gaitz itteko moun eztala..."
Gaitzizen: "...atsalden erromeiya
eitteko Akoittiti etortze uan bata patatanekua, beste eztait...
danak gaitzizenak zien orko soñujolek..."
Galant: "...estazioti pasakalle mundiala...
bai ba estaziora ertetze zienbeorrakin... zaldi galantak
eta..."
Galburu: "...txakurrak atzetik segitta
ta iyo san galburua gora...ta txakurra beeti saunkaz,
ta katua goittik..."
Galdara: "...asarrau ta alde in men
tzon eta jun etxea galdaran men tzeuzkan artazopak,
artokiñ eindako zopak..."
Galdu: "...txerriya iltzeko re
bai... bueno ikiagarrizko aldia zeoan... arrak itte zitzakon
urdaiazpikoi ta askoz errezao... ilberrin ill ezkeo arrak
eitte zitzakon askoz azkarrao... galdu itten tzan askoz...
askoz obeto kuratzen tzan e ilberan ill ezkeo txerriya..."
Galdu xamartuta eon: "... Tolosan
astelenetan ... da geo Azpeittin eitten tzan e illen beiñ
... oindio segitze o orrek, segitze o Tolosakoa re galdu
xamartuta eongo a..."
Galtza: "...geo ardiñ illekiñ amak
itte zittun... txabilla bat isete son... txabilla esate zitzakon
aekiñ itte zittun e... ardiñ e... illeekiñ sokak abarkantzako
eta galtzak e bai..."
Ganbara: "...emen ganbaran,
tejabanan, or tejabana aundiya ein tzan ordun..."
Ganbelu: (sin.) Mozolo.
Gañekalde: "...eta gu andi etorteako
neska ta mutill kuadrillan torte giñan eta etxen gañekalden
lizar bat... oñ e badea ta ordun e bazeen..."
Gantxarrai: "...artze uan e platerea
arrautzekiñ baatzuizopia, ta urdayan gantxarraiya re
bai sartze zitzakoan..."
Garo: "...artu burdie ta mendira
garota..."
Gar: "...ola prasa sentua baño
obe da egur meiya, sartu meiyak eta garretan, garrakiñ
talua altxatzen da..."
Garraxi: "...aste zan aaiiii! Ikaragarrizko
garraxi... aaztu zait izena, nola zon izena..."
Garbantzu: "...bai ta geo jaiyetan
ba oixe, garbantzua, garbantzu aragikiñ zeatze
zan da, salda orren zopia ta gero aragi eosia tomatekin o
piparrakiñ jarri, eta kitto..."
Gaubela: "...gelditze giñan gaubelan
bezela, gelditze giñan iru bat eo ola gelditze giñan ildakon
etxen..."
Gauza ez:"... aek bazekiñ mutikokiñ
ze pasatze zan, geu gauza ez, gu txiki ta astoi
arre aitteko bai baño,..."
Gatzagi: "...lenao ardiña ekartze
genduan, arkumena, arkumen gatzagiya, ori arkumen estomaua
eo izate ek..."
Gaztai: "...bai guk gaztaiak
ein da gazura erreka bota, ta errekia or goitti beera nola
pastasen tzan..."
Gaztalontzi: "...gaztalontzitta
eskuz ipiñi mamiya ola estutu eskuz... ura ertetzen dio beeti..."
Gazur: "...bai guk gaztaiak
ein da gazura erreka bota, ta errekia or goitti beera
nola pasatzen tzan..."
Gelaatz: "...ta geo urrungo euneako
sekatzen ipinte genduzen e beeko gelaatza esate gendiun..."
Gertu: "...eta emengo sea ori,
mutill ori, jun emen tzan ba gertura ta, zemat ta gerturago
eta aitze men tzantxapla! txapla! txapla!..."
Giltz: 1"...bai sekatze
zanen e naikua ximela geatze uan e... ta gero beti arrapatze
zian ba giltzamat o zeoze ta gero pomp! Eta fuera...";
2. "...guk eamate genduan goizen beorra ara ta geo
aatsalden torerotako giltzia artesa eamate genduan..."
Gixajo: "...gauza asko esate zuen
ordun, gu umek giñan, gauza asko ta beintzat ua, arek an gizona
gixajoa zeukan..."
Gizonezko: "...esnia partittu ta
kanpon, kanpolana, kanpolana gizonezko bezela..."
Goante: "...etxen ama zanak eindako
goante artillezko goantek, baño otzak amorratzen ni
Leazpira... mekauen pasatze nittuan otzak..."
Goarnau: "...oaiñ aima goarnau
re etzan eiten ardiya ordun..."
Gora bera: "...Eske, len etzeon
ezkontzeik, josten ezpazekizun o koziñan!, zian ba, eskontzeko
emakumen jakin bar tzon etxeko goraberia..."
Goortu: (uya)"... Ez, ez,
ez geo, oin negun izotza itten tzon bakoitzen, uya goortu
itten tzan, bixtan nola zijon... ba ordun jute giñan lastazaua
artu ta..."
Gorde: "...erittuta jun da erbiya
arrapauta euki aek gordeta euki, ta tonto planta ori
izango zon..."
Gordiñ: "...ni etzekiat, ez kiñituan
jaten zean da, biñagria ta ori ba gaiña oliyo gordiñik
eta ba iruitze zakun ba ni etzekia pa, etzala janari normala..."
Gozau: "...eta esa men tzion Eskioko
apaizak ori bere kontzientzira, ondo eoten bazan gozauko
zala, baño iltzen bazan..."
"...pleura gosatzeko ordun bai
eitten tzan mermen belarrakiñ..."
Gusto: "...ilberan ill ezkeo ezta
guston arrastoik e! Ta bestela krixton usaiya eukitzen
do..."
Goatu: "...Martitta baño pixkat
onutzago... errotari ona zan ura re, errota ona, ta antxe
ni goatze naiz sea, Saninaxio besperan bi Anaya jun
giñan..."
Guntzurrun: "...momentu ortan e
gibela izate uan lenengo aprobetxatzen tzana, gibela ta guntzurrunak,
eo ola..."
Guri: "...iru aizpa zian guri-guri
ta oso neska edarrak..." / "...gazura ona zan ba izatez
guriya eoteko..."