Lexiko edo hiztegiari dagokion atala osatzerakoan, hainbat
puntu hartu ditugu kontuan. Hitz multzo honetan ez dira lanbide
edo jarduera zehatz bati loturiko hitzak sartu; hau da, lanbide
edo ofizio zehatz bati atxekitako hitzik ez du topatuko irakurleak,
azken batean ez baita lan etnografiko bat. Bestalde, gaztelaniatik
jasotako hitz batzuk sartu ditugu, hizkeran sustraitu direlakoan.
Hein batean, eguneroko hizketaldian erabiltzen diren hitzen
bildumatxo bat da honakoa, erabiltzen diren hitz guztiak agertu
ez arren. Bestalde, zenbait esapide, esamolde eta onomatopeia
ere tartekatu ditut. Elkarrizketetan jasotako hainbat esaldi,
esaera, espresio... bildu ditut, bitxikeria modura.
Orokorrean ez dut hitzaren esanahirik eman, bere testuingurua
baizik. Dena dela, testuinguruarekin nahikoa ez dela iruditu
zaidanean, itzulpena eman dut. Horrez gain, zenbait hitzetan
ageri diren sinonimo eta aldaerak testuetatik hartutakoak
dira.
O
Odei: "...eta sekulako odeiye
garai ortan trumoiak ta tximistea ta zaparrarea..."
Oolki: "...ba ardikiñ indakoi esate
zoau guk buzkantzak... txerriñai oolkik ..."
Oetaka: "... oetaka urte
idik eztaukula,..."
Okotz: "...ba kutxillokiñ gantxoa
sartze zoan okotzen eta artuta ekartze genduan mayan
ondoa ta mayan prast!..."
Oinutsik: "...ola iintza zeonen
da oinutsik ibilte giñan gu kanpon asko... eosein tokittan
es e, baña selaian da bide onen anka, aarkak eta stropeau
bae oinutsik ibilte giñan..."
Oitza: "...bueno, umia inda daonen,
umetxikiya inda daonen, lenengo zortzi eunen o iru aldiz jexten
da, arten oitza eukitze o, kalostro o bakizu..."
Oja: "...enengo kardau itte zian,
illea garbittu, kardau, ta fin fiñ jartze zian fin fin fiñ,
auxe oja au balitza bezelaxe..."
Ollasko: "...seose eukitzen tzon
saltzeko, ollaskok eo konejuk eo..."
Onea ekarri: "... kostatze mentzaien
bee onea ekartzea, moskorra pasatzea..."
Ondauta: "...izenik eztauka, onek,
onek ankia, pixkaat ondauta auka, ondauta o
zea dauka..."
Ondo: "...belar ondua etzanordun
siloik itten,... belar ondua, belarra ondu eta
belar ondukiñ arbiya..."
Ool: "...bi pixu ta gañekua olako
zea toldo, aurrian olako zea txiki bat baño atzen bate tapau
bee... ez asientu ta... zean ool zarren batzun gañen
jarritta e!..."
Orbel: "...leenao inguratze zitzaten
garoa ta orbela..."
Ore: "...lenao in bar izaten tzan
oria, ta geo bestalden artua..."
Orittu: "...gaurko urdaiya baño obia
izengo zan arten, etxekua zan da...baño itten do pixkat oritzea
o, naiz ondo konserbau, leku illunetan ipini, bentanak itxitta
eo... konserbatze zan eta oain pixkaat oritzea indakon
gustua o pixkaat artzen do..."
Orratio: "... baño bai erosotu
orratio e! Ni lenengo aldiz asi nitzan oiñez, ta kamiñoa
in zuenen biziketan, biziketa zar bat e kanbioik eta ezerbekua
e! Or aldapan latz emanez..."
Ortz: "...ortzeta beitzen
tzan ze edade zeukan... oñ e beitzen tzate ortzeta e!..."
Osaba: (sin) tio. "...joe ni re
akordatze nauk gure osaba ezkondu zana, gue aman anai
gaztena ezkondu zanen..."
Ospa (egin): "...edur pelotia eiñ
da tximiñitti goitti beera bota... ta sauken lapikoa sutan...
eta guk ospa eitte gendun... ordun nola etzeon
telebixtaik eta ezer..."
Ostentzeko: "...bueno ola eakutxi
ziuen, ilberan eiñ eta ilberan etaa kipolak eta porruk eta
gauza orik bintzet, beste ostentzekoi asko ez giñun
beitzen, artoi tta babei tta..."
Ostiel: (ald.) ostiala. "...etorte
nitzan ni ba nee jayotetxea, Beibakarrea etorte nitzan, orrungo
eunen e beste aizpakiñ e komulgatzea juteko,ostiela, illan
lenengo ostialatan izeten tzan ori..."
Osto: (sin) ostrua"...gero batzuk
erremua usai obia izateko erremu ostua re bai botatze
zitzakon...". / "...ostrua ekartze zeen ganaduntzako
menditti, arbola iyo, ta bota ostrua ta karri etxea
ta ura itxuli..."
Ostrigari: (Apaizarentzat gordetzen
zen garia) "... ostrigariya o estaiit zela esate zitzakon..."
Ots: 1. (sin.) zaata.
Otsein: "...ta eun ortan beintzat
e iruittu zitzakon, au tia zan gaiñea nee tia, iruittu zitzakon
alako ordu zala ta beiñeta ala nei ots ein tzian, jaiki
nitzan ta iditargi earra zeon..."
Ota: "...gure amak ikusi son da...anda!
otea ta garoa ta salpalduta ta..."
Otarra: "...da! Pasau oindio, otarria
bakisue ze an? Saskiya eo..."