Urretxu eta
 Zumarragako Euskara 
Hitzaurrea
Sarrera
Metodologia

 

 Atalak
Fonetika-Fonologia
Azentua
Izenaren Morfologia
Aditzaren Morfologia
Sintaxia
Lexikoa

 

 Dokumentuak
Elkarrizketak
Argazkiak
Bibliografia

 

 Lexikoa

 

Lexiko edo hiztegiari dagokion atala osatzerakoan, hainbat puntu hartu ditugu kontuan. Hitz multzo honetan ez dira lanbide edo jarduera zehatz bati loturiko hitzak sartu; hau da, lanbide edo ofizio zehatz bati atxekitako hitzik ez du topatuko irakurleak, azken batean ez baita lan etnografiko bat. Bestalde, gaztelaniatik jasotako hitz batzuk sartu ditugu, hizkeran sustraitu direlakoan. Hein batean, eguneroko hizketaldian erabiltzen diren hitzen bildumatxo bat da honakoa, erabiltzen diren hitz guztiak agertu ez arren. Bestalde, zenbait esapide, esamolde eta onomatopeia ere tartekatu ditut. Elkarrizketetan jasotako hainbat esaldi, esaera, espresio... bildu ditut, bitxikeria modura.

Orokorrean ez dut hitzaren esanahirik eman, bere testuingurua baizik. Dena dela, testuinguruarekin nahikoa ez dela iruditu zaidanean, itzulpena eman dut. Horrez gain, zenbait hitzetan ageri diren sinonimo eta aldaerak testuetatik hartutakoak dira.

 


A | B | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | S | T | TX | U | X | Z



 Hiztegia

J

Ja (ta): "... an e ipini suen zeatan eta gois baten ja ta dia!... ni enitzan kontuatu eta bokilloko garaiya zan... an ikusteittut beatzak zapal, beatzak ia goman zean..." / "... jode! Konturau zanen Xipri ori baten bat zetorrela, ja ta Larreako artasoon beeti goora Irigon aldea, ango zipirri zaparrea, da ez nian izan astiri ezta ankea moitzekore!..."

 

Jai: "...esto jayetan garbantzuk pintzen tzian jenealen..."

 

Jaki: (sin) jatena"...negun ganauan jaki..."

 

Jakin badakitt: "... oñ askotan errezatzen deu baña radioa ipiñitta... bestela jakin badakitt..."

 

Jan: 1. mantxa. "... euskik jaten tzion mantxa are,...".  2. (sin) mantendu. "... jaten dian bittarten laune izango ek ura..."

 

Janez ta janez: "... eta kalabazak e izugarri dauzkiau! Bai? Ta bai. Lengon Zuloaako beiya etorri uan ta janez ta janez asi uan ta kalabazan sartu ta Zuloaakok billa ta ezin billau! Kalabazan sartuta...

 

Jangoiko: "...jo jangoikok ematen dio gizonai itzik itteke zenbat albidade, eta egiya da e!..."

 

Jardun: "...Urola garbitzen jardun tzon Urolako zea au e! Karrilla ebaitzen e!..."

 

Jario: "...ja ta garokin su eman ta keia zeriola, baserritarrak kanpoa zeen bittarten, leña!..."

 

Jarri: "...ori in die orik, lau milla duro aurretik jarri, geo beste lau jan..."

 

Jatena: "... irik askau, irii jatena eman da..."

 

Jator: "...eta an da! Bakisu ta oso mutil jatorra... aura san...."

 

Jatordu: "...nik eitte non ba jatorduk eta ama zanai laundu..."

 

Jatxi: "...lenengo ukulluko lana beiya jaxtea izete zan, azpik etaa ta batzuk azpik etaa ta bestek e beiya jatxi tta..."

 

Jo: 1. "...amen Ainhoak zea, illia jo makillekiñ...";  2. adarra (jo): "...geo gaiña ori, zeatio asko zeok aarra jo ta oindio eskerrak eman in bear diokena..." 3. Jo (traotxoa): "... etorte giñan illuntzen askotan da, eingo deu traotxoa? Traotxoa joko deu? Ta.."

 

Jorrau: "...ba artua naiz eitten, jorratzen geo eltzezanen etxea eamaten..."

 

Joskura: "...aekiñ ttaka-ttaka markatze zon eta an eskiñako eukitzen do joskura, ze aura narruzkua isete zan..."

 

Jostun: "...ordun jostunak e geixoo zeen, oiñ jostunik eztet uste daonik..."

 

Jun: "...jute nitzen an dana zian kalen bai bizi baño mendin zelai saillak ba jun bar izate gendun bi-orduko biden..."

 

Gora
 
 



Zintzo-Mintzo Euskaltzale Elkartea

Labeaga 12, behea.
20700 Urretxu (Gipuzkoa - Euskal Herria)
.
Telefonoa: (+34) 943036474