Lexiko edo hiztegiari dagokion atala osatzerakoan, hainbat
puntu hartu ditugu kontuan. Hitz multzo honetan ez dira lanbide
edo jarduera zehatz bati loturiko hitzak sartu; hau da, lanbide
edo ofizio zehatz bati atxekitako hitzik ez du topatuko irakurleak,
azken batean ez baita lan etnografiko bat. Bestalde, gaztelaniatik
jasotako hitz batzuk sartu ditugu, hizkeran sustraitu direlakoan.
Hein batean, eguneroko hizketaldian erabiltzen diren hitzen
bildumatxo bat da honakoa, erabiltzen diren hitz guztiak agertu
ez arren. Bestalde, zenbait esapide, esamolde eta onomatopeia
ere tartekatu ditut. Elkarrizketetan jasotako hainbat esaldi,
esaera, espresio... bildu ditut, bitxikeria modura.
Orokorrean ez dut hitzaren esanahirik eman, bere testuingurua
baizik. Dena dela, testuinguruarekin nahikoa ez dela iruditu
zaidanean, itzulpena eman dut. Horrez gain, zenbait hitzetan
ageri diren sinonimo eta aldaerak testuetatik hartutakoak
dira.
S
Saar erre: "...babarrunak eta saar
erria, eo eositta asko saarra..."
Saasti: "...Basarri geyenetan saardua
itte zan da ordun, jente asko ibiltzen tzan saardoteiñ, saar
asko e, saastiya baiño, saardua itteati, ta ardua e..."
Saieski: "...garbantzuk... nola txerriya
iltzen tzan ba saieski ta txoixokiñ..."
Saill: "...an dana zian kalen bizi
bai, baño mendin zelai saillak ba jun bar izaten gendun
bi oruko biden..."
Salda: "...aparte artu saldia...
kazuelan pixkaat zapalduta zean, eta oso gozua izaten tzan..."
Saltoka (ibilli): "...eskusoñue
jotzen ua ta beste danak atzeti saltatzen..."
Sano: 1. "...au etzeok sano!....";
2. "...baakik txikitxo junda sano sano esan
itten tzeek ..."; 3. "...seapotoa, potolo samarra,
o sanoa eo mardula eo... seapotua la ostia dek
ori!..."
Sarri: "...guk garai artan e oñ
baño sarriotan korbata jazte genduan e!..."
Sasi: "...biden sasin baten
sartzen zan eta ean ean da ean itte zon..."
Saski: "...otarria bakisue ze an?
Saskiya eo..."
Sasoi: 1. "...jubilatzeko sasoia
allau zitzaiun da..."; 2. (sin) indarra.
Seittun: "...bestela ba seittun
jate ittuk eta ori re ez da komeni (i)zaten..."
Sekula: "...ni amaika urte ezkio
ez naizeskola sekula jun..."
Sekula santan: "... diruik ez sekula
santan,..."
Sekulako: "sekulako odeiye
garai ortan, trumoiya ta tximistea ta zaparrarea,..."
Sentua: "...eta ola prasa sentua
baño, obe da egur meiya..."
Serora: "...artu aston eta lenengo
serorentzako imillaun bat..."
Sesiña: "...ardiya eukitzen da
e... goizen iltzen bazu... sekau arte ta geo txikittu ta zea,
ipintzen tzan gatzakiñ len kutxan, gero ari sesiñia
esate zitzakon..."
Sesio: haserrealdi.
Sesiolari: (sin) sorgiñipurdi.
Soñeko: "...kanpoko soñeko
ta zea orik, on samar orik, es giñan gu sartu..."
Sokasalton (eiñ): "...kanikatan
da, sokekiñ eman da...sokasalton da..."
Sokatira: "...kaskara jokua, sokatira
eta dantzarik e urtero bertakok..."
Soltera: "...ta geo bar Ipiñarrieta
zeukan solterek, iru aizpa zian guri guri ta oso neska
edarrak..."
Soo: (ald.) soro. "...ni bien akordatze
naiz da gauza xelebre eta oi oso egittakua da gaiñea... ai
giñan nee Anaya zarrena, bien beiyakiñ souan, ai giñan
lanen antxe etxe ondon, bertan..."
Sorgiñipurdi: (sin) matxarda.
Sorta: "...ganauntzako itte zitzakon
ba puntia ausi, eta eite genduzen sortak aekin da ba
geo ganauri emateko..."
Sosomingote: (ald.) zozomikote.
Suban: (ald.) zubana."...subana
esaten tzitzakon ortxe bastaren tzegon subana, egurrezko
bidoi bezelako bat..."
Sugalindara: (sin) matxarda
Sugearto: "...bueno, segun, tiratzekua
balimaa gauza geiyo naastu ber diozu sugeartua eo,
baatzuiya eo olako gauzak, eta bestelakua balimaa, aek eztiozu
naastu ber, baiña pomaria oso ona itten da..."
Surtako auts: (ald.) sutako autsa."...surtako
autsakiñ eosi itten tzan... erropia zuittu o xamurtu
itten tzon..."