Lexiko edo hiztegiari dagokion atala osatzerakoan, hainbat puntu
hartu ditugu kontuan. Hitz multzo honetan ez dira lanbide edo
jarduera zehatz bati loturiko hitzak sartu; hau da, lanbide
edo ofizio zehatz bati atxekitako hitzik ez du topatuko irakurleak,
azken batean ez baita lan etnografiko bat. Bestalde, gaztelaniatik
jasotako hitz batzuk sartu ditugu, hizkeran sustraitu direlakoan.
Hein batean, eguneroko hizketaldian erabiltzen diren hitzen
bildumatxo bat da honakoa, erabiltzen diren hitz guztiak agertu
ez arren. Bestalde, zenbait esapide, esamolde eta onomatopeia
ere tartekatu ditut. Elkarrizketetan jasotako hainbat esaldi,
esaera, espresio... bildu ditut, bitxikeria modura.
Orokorrean ez dut hitzaren esanahirik eman, bere testuingurua
baizik. Dena dela, testuinguruarekin nahikoa ez dela iruditu
zaidanean, itzulpena eman dut. Horrez gain, zenbait hitzetan
ageri diren sinonimo eta aldaerak testuetatik hartutakoak
dira.
A
Aapi: "... kukuk ezto aapik itten..."
Aaztu: "... kajoi bat, egurresko kajoia,
zaukan eta an ipintzen tzon estait se botatzen tzion nola
san izena... aastuta nao ya..."
Abalo: "... Zea ori bee katxarrokiñ eote
zan, abalua esate zitzakon orri, gu bintzet, ..."
A(b)arka: "... ba aarka xaarren batzuk
... oin bezela katiuskaik eta etzan..."
Abar: "... ortxe bastaren tzegon subana,
egurrezko bidoi bezelako bat zan eta an pintzentzan erropea
bean abar batzuk ipiñi, ude jun tzeiñ..."
Abe: "... etxetako abe oek itten ibiltzen
zan garayan..."
Adar: "... aari orrek adarrakin begiya
etaa men txoan..."
Adarra jo: "... eta nik adarra jotzeatik,
adarra jo bar tzioat, Joxemari sukaldea junda
uan da,..."
Agintxiki: "... ortzeta beitzen tzan ze edade
zeukan.... oñ e beitzen tzate ortzeta
e! ... ortzak aldau itten tzate emen ertetze ien agintxiki,
eztait zei esate ioen ba ori aldauta balin bazeuzkan eraren
antzemate zioen..."
Agiri: "... Ta gaben ordubik eta aitta agiri
ez, da estu..."
Aguazill: "... da Urretxu maillako
zea artan ba aguazillak pixatze zian eo alondigerok..."
Agudo: (ald.) aguro. "... gu
askeneko zeatu giñuzen da ala aiek ertentzuen da, agiñarrak,
da "etorri agudo!" Monte orrek esantziun..."
Aide: 1."...bueno
gonatako orrembesten ba errebajau pixkat eta antxe ta tanto!
Igual mille pesta o ipiñi tela pusketa ori tta aiden
eamaten tzittuen..."; 2.
(sin) harrokeria"... baña beste oik bezelako aideik
eta..."
Ai: "...a aiya? Umek
beiñ e... pixkaat e koskortu ezkeo aiyakiñ azten tzian
umek! Gaur, gaur aiyik umeik iñook ezto usauko, eta
gure denboran e... sea aiya, bueno! Ze
platerkaa jan aiya! Ze platerkaak! Alimentua?..."
Aingeru kanpae: "... ume bat
iltze zanen, aingeru kanpaiya, kanpae txikiya..."
Aittau: "... ta geo beste beiñ
ba aittau ba etxekonen ..."
Aittejaun: (sin.) aittona.
... gure aittejaunak zean itten tzon lana, karrilleroa
zan, karrillen lana bai, baskotako karrillen.
Aittu: "... garai artan soiñua
aitzia gauza earra izaten tzeken..."
Aize bolara: "...baiña etorri
zan ola aize bolara bat oso berua, eta esantzon
Anaxtaxiok, etxea jun ba ñau! Eta kendu beiyak, eta aria o
erraminttia bertan utzi, da etxea jun giñan,.."
Aizpa: "... juntzan gue kuartoa
ta esan ziun ontxe il da gañea aizpa, esan tziun "aitta
ez ten torri tta jaiki zaizte!"..."
Akatu: "... ipini ardua naikua
eta bertan ean, ean daiala nai dona, alaxe akatu zan."
Akordau: "... danen... egurretan
e bai... ordun bizkarren ekartze gendun egurra re! Oixe! Ta
beiñ akordatze naiz jun giñan lengusua ta biyok ba
egurre falta zan, ta jun giñen egurreta..." /
"... ni re akordatze nauk gure osaba ezkondu zana..."
Akuerdu: "... nee akuerdun
e irueta iruetairu urte ontan beintzat eon da emen e!..."
Alberga: "... ta iru zati orik
eitte ittuk e ola alberga batea, albergia baakik
zer dan? Potzua..."
Albidade: "... jo Jangoikok
ematen dio gizonai itzik itteke zenbat albidade, eta
egiya da e!..."
Aldapa: "...biziketa zar bat
e kanbioik eta ezer bekua e! Or aldapan latz emanez!"
Alde: 1. "... jo ta Larreako
artasoron beeti goora Irigon aldea..." 2. "...orren
alden aundiya da ori..."
Alde (ein): "... ta arbolapen ai men tzan
egur orik, zea, pillatzen ta goitti beera taaarraaa! Txixa
in men tzion, "txixa in diazu! ez! Euriya dek! Ez tiat txixaik
eiñ! bai, txixa in diazu!" ta asarrau ta alde in
men tzon..."
Aldi: "...
ala, alditxo baten izketan eon giñen eta karo, gu genden
lekuti, bestaldeko ertzen zeon ba xexenan ikullu ori..."
Aldiko: "... artua bai, bota nian lengon arto bat
eta lerekiñ artuta eaman nian! Leria da irikiñ uztarrin dala
zea luze bat pertika bezelako bat ta aekin artu ta eaman nian
pentxaizu aldiko arto bat eamaten tzon!..."
Aldrebes: "...eta Bergarako
parten ezin tzendun eiñ zea, agarraurik! Aldrebes da!..."
Algara: "...geo beak olaxe jarri
ta parre algarak itte zittian..."
Alkar: (ald.) elkar."...ordun
auzokok alkartuta, bai alkartuta... bestela,
bueno!..." / "... aek ein tzuen alkarrekiñ
tratua..."
Allau: "... ta artu aiskorea
ta bustana mostu nion! Enitzen allaatzen geiyo!..."
Alondigero: "...da Urretxu maillako
zea artan ba aguazillak pixatze zian eo alondigerok..."
Alu: "... baserritara alua
dek, aldetzen da zea itten..."
Altzau:
(ald.) altxau. "...zeatio ogiriña altxatzeko lenaoin
bar izaten tzan oria..." / "... artu muturrekin
da altza!" / "... ba narrua errezao
kentzeko altzau, arrotu iten dik..."
Amandre: " ...Eguzki amandrea zeruan ze
berri?..."
Amarretako: "... goize bazan
amarretakua ta atzaldia basan merinda..."
Amona: (ald.) amama/amadre.
"... ordun e nere amonak belar ori ipintzen tzon ..."
/ "... lenao amamak errezatzen
zon amona zanak eta geo nik berriz..."
Amorrazio: "...bustana zaukan ola kanpoalden,
da aiskorea artu ta bustana mostu nion, nere amorrasioa!"
Amorratzen (egon, ibili): "... txaketa bat, jerse
bat eta goanteik etzeon eta etxen ama zanak eindako goante,
artillezko goantek, baño otzak amorratzen ni Leaspira
e!..."
Andragizon: "... ni ezkondu
ta gero re guk, andragizonak, beti oiyan sartzeako
belauniko ittegendun errezok..." / "...
andrek eta biyok jan genduan..."
Anea: "...anea
bat oetamar kilo eo eztait anea zemai dan,..."
Anka (iñ): "... aurrekon anka in
dion ba! Da etzuen billau,..."
Ankamotz: "...Ta, gezurra esan
non Ketarin, ni baiño len tzan atariñ!, gezurra ankamotza
dala ta..."
Antza: 1. (sin) maila "...
karo da baserri antzan izan dittuk, ustun gauzak eta
zeak eta dana..."; 2. (sin) xamar"...
nola etzan txofer da ibiltzen, beti zea, illunabarren da jun
ber, beandu antzen...";"... tapauta oso zea, bustiantzen
baldin badao..." ; 3. (sin) bezala.
"... oiñ au bezela gaztetan asi eta morroi antzen o
ikixten da olako batekin ibilli dana,..."
Antzeman: "...emen ertetze ien
agintxiki, eztait zei esate ioen ba ori aldauta balin bazeuzkan
eraren antzemate zioen..."
Antzutu: "...oaiñ ardik ya esnea
bukatu zaiek ia antzutu ttuk eta oiñ mendira beraneatzea..."
Aor ba!: "... esan dizut ba pasauko zala bai! Aor
ba!..."
Apaiz: "...bai baña, baña oiñ jenealen apaiza
o fraillia etortzen da..."
Apopillo: "... garai baten jende asko euki zuen
oik apopillo..."
Apill: "...Apiilla biribilla // Neu
bazeuzkat bi eun da erdi, // Emaiak ik beste bi ttaerdi //
Artzai fanfarroso orri kendu daiyoten // eun ardi tta begi
ori!..."
Apreta: "... guk San Juan goizen erremilletea
itteko lorak beti batze genduzen ta beti alaxe jute giñan
kendu apreta zarren batzuk eo abarkak eo kendu ankati
eta jute giñan oiñutsik zelaian aurrea"
Apur: "...etaatze non artu beste anka batekiñ
azpiñ ta biurri biurri biurri itte non da etetze zan da apur
arek besoa artu, kargau sortan da etxea..."
Ar: 1. "...txerriya
iltzeko re bai... bueno ikiagarrizko aldia zeoan... arrak
itte zitzakon urdaiazpikoi..."; 2.
arra: "... arrana kanika bezela, ola pottolo-pottoloa
dek "
Arakiztu: " ...arakiztuta zeukan iya, gaiztotuta..."
Arbalde: "...lenengo
arbaldea o txalmea ta geo sesto batzu, bitze zan sokakiñ
da lotuta bi sesto,... astosestok..."
Arbola: "...arbolia zuti
daola e!... lenengo itte zitzakoan ipurdiñ aizkorekin zulo
bat eiñ, ta geo trontzeekiñ ebai..."
Argizai: "...onek esan dona,
argizaiya etaa arte,..."
Arkupe: "...pestatan en Zumarran e, zu etza
akordauko, arkupe danak pintzen tzian zea, esto, soñujolek,
soñujolek lau arkutan..."
Arnasia artu: "...ola zulok eitten tziozun
ola... alde banatan eo iru lautan eo zulo batzuk ein da, andik
arnasia artze zon... ua etzan ittotzen."
Arraio: "...aldeingozue emendik
txoro arrayook!..."
Arrapau: "...mai gañen intxaurra jotzen da
gu mai aspin sartu da arrapatzen..." / "...
ba zenbat arrapauko zon, bos kilo, amar baña ori ittea
gaur ez to meezi..." / "... kontu etaizak
zela zeon ura illunabarren jun ber ara, antxe kilo bat o beste...
ta arkuma bat arrapau..."
Arrastoik e (ere): "... ilberan iñezkeo ezta guston
arrastoik e! Eta bestela krixton usaiya eukitze
do..."
Arratara: "...arratara bat ekartzen
zuela geiyenen..."
Arre (ein): "...astoi arre itteko
bai baño zakuk zaitzeko ta ezkiñan kapaz..."
Arreo: "...gu pixkat beste mailla
ortan ezta baña in bar tzonak arreua in bartzonak ke
si izarak..."
Arrezkio:
"... arrezkio eosi deu
tratorra e ... oaiñ oetamar bat urte oetamabi urte arte dana
idikin..."
Arrimau: "...iñor arrimatzemazan
ra! Ertetze zon aek eta atzeti danak..."
Arrotu: "...ba narrua errezao
kentzeko altzau, arrotu iten dik..."
Artaburu: "...bai bai, baserri
maillan oindio asko zeok e, artaburua asko zeok...!"
Artazopa: "...Gosaldu? Bai esnezopak, o artazopak,
o talua. Eta ogiya, ogiya jateko lenengo artapusketia jan
bar isate gendun, eta nola ez gendun nai- izaten artapusketaik,
bazkaittan lenengo, artapusketia ta gero ogipusketia..."
Artobero: (sin.) seapoto, mozolo.
Arten: "... ordun arten
etzeon olako artuemanik bakizu..."
Artueman: "...leen bei mordoa ikusi ta...
jente feri bat...osea artueman batzuk o..."
Asetu: "...txaala itten do ase,
bete txaala..."
Asmau: "...eta jakiña ura umia,
gaurkua isin izan balitz e asmauko zon beetzako gordetzen
baña..."
Astakara: "...eta ni fabrikan
asi nitzanen e arten emen etzeon beste itturrik e! Astakaa
bat esne eaman da aekin artze zana aekiñ e konpondu bar tzan..."
Asti: "...Irigon aldea, ango
zipirri zaparrea, da ni ez nian izan astiri ezta ankea
moitzeko re..."
Astun: "...artua izeten da gaiñea leorraua,
ta gaiñea astuna izeten da, inberri xamar arrapau ezkeo
ainbeste, baiña pixkaat zaartzea indakon, ura, aek e, ezto
gustoik, ura masa bat da."..."
Ataju: "...eta Monte orrek esan tziun "da
zuek e seatik bueltan torriko siñaten? Emendi ataju
bat seok!"..."
Atarramendu: "...Oiñ e eztaki
nik orrek ze atarramendu etaako on!..."
Atrebittu: "...aek bere buruz
beak ez liokela emango zeati iltzea da, pentxau emen tzon
baño ez men tzan atrebittu..."
Atzea: "...ik nola ezin deiken
ura berrize ordaindu o lo ke sea, euri jan dianakin atzea
euri kentzen dik..." / "...gosea aik eta
gosea pasau arten janaria atzea ugaldu arte..."
Aurten: "... ori urtero eotezan
Asensio rogatibia uda garayan ori eotezan uda garayan, Asensio
euna iseten da ba estakitt aurten e ze fetxatan san!..."
Auspo: "...auspua ortxe dao geo eakutxikoizut
auspua keiya itteko..."
Automoilla: "... Emen lenengo automoila
Irure taxixtek euki zon..."
Auzo: "...auzok bata bestei launtzezion...
igual esate bateako Mendizaalekok oindio gariya eldu bae zeukien,
" bueno Ipiñarrittan ai dia ta guazen Ipiñarritta"..." / "...bi
dia emakumenak bi segidon ta gizonezkonak bi jo da geo berriz,
ta geo bestia irugarrena jotzen da, gizonezko danak jakitteko
auzon..."
Azao: "...an eskuz jotze men tzuen bi azao...
oik itte zian bildu..."
Azaotu: "...
gariya azaotu itten zan, geo jotzeko..."
Azpik:
"...geo ekartze zon alpapea ba jateko da geo lastoa azpik
eitteko..."
Azoka: "...lenao merkaua zeon jai eunetan...
garai baten Zumarran asokia zapatu atsalden uan..."
Azuela: "...azuelia esaten tzaiona
atxurran tankerako bat baño zorrotzaoa izaten dek..."
Azukar: "...ensaladia jaten e geotxon asi
giñuztan gu letxugia ta, lenengo azukarrakiñ..."