Lexiko edo hiztegiari dagokion atala osatzerakoan, hainbat
puntu hartu ditugu kontuan. Hitz multzo honetan ez dira lanbide
edo jarduera zehatz bati loturiko hitzak sartu; hau da, lanbide
edo ofizio zehatz bati atxekitako hitzik ez du topatuko irakurleak,
azken batean ez baita lan etnografiko bat. Bestalde, gaztelaniatik
jasotako hitz batzuk sartu ditugu, hizkeran sustraitu direlakoan.
Hein batean, eguneroko hizketaldian erabiltzen diren hitzen
bildumatxo bat da honakoa, erabiltzen diren hitz guztiak agertu
ez arren. Bestalde, zenbait esapide, esamolde eta onomatopeia
ere tartekatu ditut. Elkarrizketetan jasotako hainbat esaldi,
esaera, espresio... bildu ditut, bitxikeria modura.
Orokorrean ez dut hitzaren esanahirik eman, bere testuingurua
baizik. Dena dela, testuinguruarekin nahikoa ez dela iruditu
zaidanean, itzulpena eman dut. Horrez gain, zenbait hitzetan
ageri diren sinonimo eta aldaerak testuetatik hartutakoak
dira.
N
Naitta: "... maixuk ezin dizu,
naitta re ezin dizu eakutxi,..."
Narru: "...geo narrua kendu...
kutxilokiñ..."
Narrutu: "...ura narrutzen
die, pixatzen die iri..."
Near muskillen (aditza): "...geo
an etortze zian near muskillen..."
Nee arten (+ Aditza): "... ola erittuta
basaurde aundiya daola esaten baiot, billurtu ingo yat, eta
nee arten pentxau nian, zea esan bar
zioat, basaurde ttiki bat,..."
Neskame: "...sekula etzan iñoa
juten, ordun neskame eongo zan igual..."
Neska zar: "...eta zien bi motiltzar
da neskazarra..."
Nekez: "...prasa sentua baño obe
da egur meiya, garrakiñ talua altxatzen da ta nekezago..."
Noizpaittetan: "... oiñe noizpaittetan
errezatzen deu baño gutxitan..."
Numero: "...ta artzen do bee numerua,
eamaten deen, sartzen deen bere numerua..."