Lexiko edo hiztegiari dagokion atala osatzerakoan, hainbat
puntu hartu ditugu kontuan. Hitz multzo honetan ez dira lanbide
edo jarduera zehatz bati loturiko hitzak sartu; hau da, lanbide
edo ofizio zehatz bati atxekitako hitzik ez du topatuko irakurleak,
azken batean ez baita lan etnografiko bat. Bestalde, gaztelaniatik
jasotako hitz batzuk sartu ditugu, hizkeran sustraitu direlakoan.
Hein batean, eguneroko hizketaldian erabiltzen diren hitzen
bildumatxo bat da honakoa, erabiltzen diren hitz guztiak agertu
ez arren. Bestalde, zenbait esapide, esamolde eta onomatopeia
ere tartekatu ditut. Elkarrizketetan jasotako hainbat esaldi,
esaera, espresio... bildu ditut, bitxikeria modura.
Orokorrean ez dut hitzaren esanahirik eman, bere testuingurua
baizik. Dena dela, testuinguruarekin nahikoa ez dela iruditu
zaidanean, itzulpena eman dut. Horrez gain, zenbait hitzetan
ageri diren sinonimo eta aldaerak testuetatik hartutakoak
dira.
L
Labaiñ: 1. (egin). "...labaiñ
ein da, egurrak lurrea eroi tta ra-ra! Geu erreka...";
2. labaiñ, -a: "...artu egurra eta bagentozela, edurra
seon... edurra labaña iseten da..."
Labasu: (ald.) labesu."...etxen
eitte gendun, labasue esaten tzan..."
Lagun: "...Gerra inguru ortan eo
aisek bota ittu postek, eta Beaingo astua akau son indarrak
da, laguna tokau zeiken da, ura akau zon, eskerrak!..."
Laiñ: "...an iyotze ziuen da ogiyaiñ,
itxeako laiñ itte gendun..."
Laiño: "...astua ona gendukan ta
eunsentirako, sean, Oletako gaiñea ta, laiñua seon,
laiñua ta argiya," joño! Agiñarrak arrapau ditxiau"..."
Laister: "...abuztua pasa ezkeo,
andi laister auztua, setiembre igual ez..."
Laa: (sin) utzi."...baakit batzuk
etortzen asi ziela ta laatakua re e..."
Lar: "...zikindu? Larrak
jango giñuzke danok..."
Larre: "...eta geo emen auzon eoste
situen larrek eta bueno baakizu garai baten ba..."
Larri: "...aurrea jun tzan da ni
an beira, larri, ene! ..."
Lasaittu: "...burniziriya ta porrea
artu, sartu ta kao, pixkat lasaitze zon da ordun ebaitze
zan..."
Lastazao: "...gauen lastazaua
artu ta jute giñan..."
Lasto: "...lasto argikiñ
jute giñan... gariya ebaitta, lotze zian lasto pusketa
batzuk..."
Latza izan: " ...emen oingo alden
neguba latza izete uan e!..."
Lekaio: "...ba eingo deu lekaio
bat, esate gendun..."
Lelopastilla: (sin.) mozolo.
Leorte: "...leorte aundie
izan men tzan..."
Lixiba: "...amengo semen bati etzitzakon
pasau? Nee osaban bati e or beiyan e potzutan e trapu jotzen
eta lixiba eitten..."
Lodi: (ald.) lori. "...ta pauak
e, ola lodiya balin bada, ba bi urte iru urte iraungo
ik..."
Lukainka: "...lukainkak
beti ordaiñetan!..."
Luizi: "...Eta gero luizik
itten tzian, luiziya ba al dakizue? Bueno, ori itten
tzan eta gure aittajauna ta an ots eitte zuen e! Luiziya
zeola ta..."
Luxeka: "...babaalen antzematen
ziek, bai nabarmena dek, emena dek ola, etzekiat momentu ontan,
bat dek ola luxekea"