Lexiko edo hiztegiari dagokion atala osatzerakoan, hainbat
puntu hartu ditugu kontuan. Hitz multzo honetan ez dira lanbide
edo jarduera zehatz bati loturiko hitzak sartu; hau da, lanbide
edo ofizio zehatz bati atxekitako hitzik ez du topatuko irakurleak,
azken batean ez baita lan etnografiko bat. Bestalde, gaztelaniatik
jasotako hitz batzuk sartu ditugu, hizkeran sustraitu direlakoan.
Hein batean, eguneroko hizketaldian erabiltzen diren hitzen
bildumatxo bat da honakoa, erabiltzen diren hitz guztiak agertu
ez arren. Bestalde, zenbait esapide, esamolde eta onomatopeia
ere tartekatu ditut. Elkarrizketetan jasotako hainbat esaldi,
esaera, espresio... bildu ditut, bitxikeria modura.
Orokorrean ez dut hitzaren esanahirik eman, bere testuingurua
baizik. Dena dela, testuinguruarekin nahikoa ez dela iruditu
zaidanean, itzulpena eman dut. Horrez gain, zenbait hitzetan
ageri diren sinonimo eta aldaerak testuetatik hartutakoak
dira.
M
Maandio: "...txanketia esate giñun
txanketearriya eakutxiko izut maandion daukat, tapa
bat itten do..."
Maari: "...gu an mutikotan ibilli
giñan maarik zuatzen gordetzen da bueno..."
Maestra: "...Zumarran maestra
orikiñ... euskeraz geiyenetan..."
Maietza: "...urte guztiñ argi geyo
daukiña maietza da!..."
Maiña (bat): "...leen leen e, gure
garaiyan dana iiya zan... iriki ibiltze giñan gu, maiña
bat in gendun idikin..."
Maillu: "...intxaurre maillukiñ
jotze gendun..."
Mailluka: "...ipiñi esto, sea bat
zapi bat, arizko zapia, zapia ipiñi ta gero malluka
batekiñ, malluka bada obe..."
Mami: 1."... ipiñi mamiya
ola estutu eskuz..."; 2. "... ze gorputz
daukan, ze mami daukan, ze kalidadetakua daon beittuko
diok..."
Manejau: "...beste lau milla duro
geio emango diat eta, urare manejau..."
Mantal: "...mantalen emate
giñun janaiya ta geo kaleko enkarguk itte nion..."
Mara mara: "... edurra ai zan gaiñea
mara mara ai zan edurra..."
Mardul: (sin) sano. "...seapotoa,
potolo samarra, o sanoa eo mardula eo... seapotua
la ostia dek ori!..."
Marmitt: "...an sartze zian lau marmitt..."
Martso: "...ilbeltza, otsailla, martsua,
apiilla, maietza, sanjuan illa... San Juan illa esaten gendiun
guk!..."
Matxino: "...seose geiyo iraazten
tzan matxinon e!..."
Mee: "...ola prasa sentua baño,
obe da egur meiya..."
Mendizezen: "...emen mendi
zezenak zeen beiyak eta zezenak, eta emen mordua eoten
tzan e Izaapiñ e!..."
Merkatu: (sin) plaza. "...ordun
merkaue re Zumarran itten tzan jaiyen..."
Mermen: "...pleura gosatzeko ordun
eitten tzan mermen belarrakiñ, eta arrautza zuringokin
pasta bat eiñ, sartaiñen buelta bat eman da..."
Meta: "...igual erri batzutan etzeon
gauza ori baño emen nola industrializauta zeon sartu zan jende
meta aundi bat..."
Mii: "...nolanai txakurra bezela
miiya etaata jute zienak..."
Mixeri: "...emen e mixeri
urte aetan..."
Mixkiñ: "...ta oso mixkiña
giñan gu! Beatza sartutako ura ez gendun jango!..."
Mordo: "...lenao nobenaik e etzan,
nobenaik etzan eoten ta oñ azkeneko urte oetan bai, urte mordoskea
da ya..."
Morokil: "...gaur bezela kapritxoik
ez, baña goseik ezkendun pasa guk... o talua o artua o mookilla..."
Morroi: "...au bezela gaztetan
asi eta morroi antzen o ikixten da olako batekin ibilli
dana..."
Motel: "...da motela danak
ez dik balio ortaako..."
Motill: (ald) mutil. "...illan lenengo
jaiyan jute giñan neskak eta illan bigarrenen motillak..."
Moskor: "...diruik etzala baiña
moskorrak pai!..."
Morkotx: "...jarri eta iya etzan
zeatzen, pixka-pixkaat zabaltze zan baiña bai komeni ere,
ordun ba, beti izate zan osea, morkotxa, zabalagoa
izate zan da bea zabaltze zan, tak! Artu, tak! Tak!tak!..."
Motxarda: (ald.) matxarda "...motxardia
esate zako gaztaiña bitzeko ..." / "...Bai, ori re
bai, dek e, ori emakuma petralai, Marimatxarda, ola
zea, agintari edo bai, bai zentzu ortan bai..."
Moztu: "...Kandidok ardiya moztu
or, nik amen illek garbittu..."
Mundial: "...estazioti pasakalle
mundiala... bai ba estaziora ertetze zienbeorrakin...
zaldi gaantak eta..."
Musu: (sin) aurpegi"...a bai bai...
badurrik musua garbitzeko tantan bat e etzan eoten!..."
Mutiltzar: "...mutiltzarra
ta orik jardun tzuen e! Baño orduako nortekua inda zeon..."
Motxa: "...baña ordun zan artua
motxagua ta zan fiñagua..."
Mutur: "...ganaduk ez tue jaten
usaie euki ezkio belarra... artu muturrekin da altza!..."
Mutur zikin: "...eta uma muturzikin
bat zan ura re..."