Urretxu eta
 Zumarragako Euskara 
Hitzaurrea
Sarrera
Metodologia

 

 Atalak
Fonetika-Fonologia
Azentua
Izenaren Morfologia
Aditzaren Morfologia
Sintaxia
Lexikoa

 

 Dokumentuak
Elkarrizketak
Argazkiak
Bibliografia

 

 Lexikoa

 

Lexiko edo hiztegiari dagokion atala osatzerakoan, hainbat puntu hartu ditugu kontuan. Hitz multzo honetan ez dira lanbide edo jarduera zehatz bati loturiko hitzak sartu; hau da, lanbide edo ofizio zehatz bati atxekitako hitzik ez du topatuko irakurleak, azken batean ez baita lan etnografiko bat. Bestalde, gaztelaniatik jasotako hitz batzuk sartu ditugu, hizkeran sustraitu direlakoan. Hein batean, eguneroko hizketaldian erabiltzen diren hitzen bildumatxo bat da honakoa, erabiltzen diren hitz guztiak agertu ez arren. Bestalde, zenbait esapide, esamolde eta onomatopeia ere tartekatu ditut. Elkarrizketetan jasotako hainbat esaldi, esaera, espresio... bildu ditut, bitxikeria modura.

Orokorrean ez dut hitzaren esanahirik eman, bere testuingurua baizik. Dena dela, testuinguruarekin nahikoa ez dela iruditu zaidanean, itzulpena eman dut. Horrez gain, zenbait hitzetan ageri diren sinonimo eta aldaerak testuetatik hartutakoak dira.

 


A | B | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | S | T | TX | U | X | Z



 Hiztegia

U

Uda ta negu: "... ementxe geure leengusu batzuk uda ta negu jun bar izaten tzian illuntzen zazpietako etxea..."

 

Udalde: "...Or beste esaera bat badao, artzaiyak, ardik euki, ardi mordo bat euko zon da, udalde bat e etorri mentzan da, ardik e uyak danak eaman da, aari bat au ezte pa eamango! Ta artu beak jo ta begiya etaa adarrakiñ, esaerak badia...."

 

Uko (ein): "...suek ez tesue ikusi?... ta ez! Danak uko in gendun..."

 

Ukullu: "...ortako bear izaten tzan ba ukullu o lokal bat dezentea zeatio talde aundik izate zian..."

 

Untzi: "...ba untzi baten jarri... eomaiya zan lenao... eomai bastaren eitte gendun..."

 

Urdai: "...ari sartuko zion urdai pixkat eta txoixo pixkat, eta geo salda,..."

 

Urdaiazpiko: "...urrungo illuntzen eta... ba puskatu txerriya, ba urdaiazpikok aldebatea, solomoa bestaldea..."

 

Ur: "...paua ipini zak e zean, uyetan sartuta potzuan eta urtek eta berdin berdin eongo ek..."

 

Urri: "...beorrai tta ganauri beitze zitzakon leen e ze koadro zeukan, ze zabala zan o urriya balin bazan etzuen nai izaten..."

 

Urriñ: "...baakit batzuk etortzen asi ziela ta laatakua re e... zeati urriñetati etorri zaitte ba artu kamioiya da eztaizer da..."

 

Urrindu: "...Bai, bai, oi dana bakiu! Akordau ez gea itten zeati ya... ori urrindu in tzaku ta!..."

 

Usai: "...Eliza jundakon au da lastausaiya, erretako lastausiya krixtona!..."

 

Usarra: "...len ibiltze ittuan ola zelaitan da ola usarrak einda, usartuta..."

 

Usau: "...gauza ori guren ez bintzat, ezuen usatu..."

 

Usartu: "...len ibiltze ittuan ola zelaitan da ola usarrak einda, usartuta...aspaldin e..."

 

Usteldu: (sin) galdu."...ba ni eztait ze itten dion... egurra usteldu eingoa azkarrao..."

 

Uts: "...narrua sekatu ta saldu,... utsa balio dik e, oso diru gutxi balio dik..."

 

Uxkeri: "... saltze ittuk zazpi o zortzi o daenak, narruk, da uxkeri bat izateek baño..."

 

Uztartu: "...ganauk uztartuta ibiltze zian da..."

 

 

Gora
 
 



Zintzo-Mintzo Euskaltzale Elkartea

Labeaga 12, behea.
20700 Urretxu (Gipuzkoa - Euskal Herria)
.
Telefonoa: (+34) 943036474