Lexiko edo hiztegiari dagokion atala osatzerakoan, hainbat
puntu hartu ditugu kontuan. Hitz multzo honetan ez dira lanbide
edo jarduera zehatz bati loturiko hitzak sartu; hau da, lanbide
edo ofizio zehatz bati atxekitako hitzik ez du topatuko irakurleak,
azken batean ez baita lan etnografiko bat. Bestalde, gaztelaniatik
jasotako hitz batzuk sartu ditugu, hizkeran sustraitu direlakoan.
Hein batean, eguneroko hizketaldian erabiltzen diren hitzen
bildumatxo bat da honakoa, erabiltzen diren hitz guztiak agertu
ez arren. Bestalde, zenbait esapide, esamolde eta onomatopeia
ere tartekatu ditut. Elkarrizketetan jasotako hainbat esaldi,
esaera, espresio... bildu ditut, bitxikeria modura.
Orokorrean ez dut hitzaren esanahirik eman, bere testuingurua
baizik. Dena dela, testuinguruarekin nahikoa ez dela iruditu
zaidanean, itzulpena eman dut. Horrez gain, zenbait hitzetan
ageri diren sinonimo eta aldaerak testuetatik hartutakoak
dira.
F
Fanfarroso: "...artzai fanfarroso
orrena? Ba artzaiya zelai bateti bestea amentxioan, arrua
emen uan da, bea arrokerik esanez da baementxijoan da, esan
mentxoan besta bati, martsoi, martsoi emen txoan:"
Feri: "...earra feriya...
ganau feriya, iik eta beiya ta danak..."
Figurin: "...ta figuriñak
antxe eukitzen tzittuen zeak, jostunak... ta antxe..."
Fiñ: "...ta oñ artua, oñ guk itten
deun arto au da altuba, baña ordun zan artua motxagua ta zan
fiñagua..."
Fraille: "...bai bai... baña oiñ
jenealen apaiza o fraillia etortzen da..."