Urretxuko XX. lore eta landare azoka
Maiatzaren 3n, igandea, lore eta landare azokaren XX. edizioa izango dugu, 09:00etatik 14:00etara, Gernikako Arbola plazan.
Oraingoan emakume zientzialariek kimikaren arloan egindako ekarpenak nabarmenduko ditugu. Esperimentu praktiko eta dibertigarrien bidez, Marie Curie, Rosalind Franklin, Dorothy Crowfoot, Hodgkin eta beste aitzindari batzuek egindako kontzeptuak eta aurkikuntzak ikasiko dituzte haurrek.
Ā· HARE MUGIKORRA: Fluido berezia, kolpeekin gogorra eta poliki ikutzean likidoa.
Ā· SUA ESKUAN: āSuā berezia une labur batez segurtasunez eutsi daiteke.
Ā· ELUR ARTIFIZIALA: Urarekin, elur antzeko materiala sortzen da.
Doan
Informazioa: urrelur@urretxu.eus
Izen-ematea: maiatzaren 8tik 18ra, edo lekuak agortu arte, on line edo urrelur@urretxu.eus
Antolatzailea: Urrelur Museoa - Museoen eguna



Urretxuko Urrelur Museoak estatu mailan mineral eta fosil erakusketa garrantzitsu eta handienetakoa da. Lurra osatzen duen materiaz, elementu kimikoez eta munduaren bilakaeraz mintzatzen zaizkigu, besteak beste.
Juan de Lizarazu Erakusketa Gelak urtean zehar hainbat pintura eta eskultura erakusketa izaten ditu. Gela honetan erakusketa egin ahal izateko dagokion eskaera orria bete eta Udaletxean aurkeztu behar duzu. Era berean aurkeztu nahi duzunaren lagin bat (8 – 10 argazki) ere erantsi.
353 lagunentzako edukiera duela, Urretxuko Labeaga Aretoak Batzordeak antolatutako eta herritarrei zuzendutako hamaika ekitaldi hartzen du. Era berean, helburu bera duten ekitaldietarako elkarteei zein gizabanakoei ere erreserba egiteko aukera eskaintzen zaie.
Labeaga Aretoa erabilera anitzeko zentroa da non, batik bat arte eszenikoak (antzerkia eta dantza), musika eta zinea programatzen diren, baita ikus-entzunezkoa eta era guztietako ekitaldiak ere.
20.000 liburu, 1200 bideo, 600 CD y 100 CD-Rom inguru dauzkagu.
Urretxuko jaiak irailaren erdialdera ospatzen ditugu. Horrez gain, ezin ditugu ahaztu udalerrian egiten diren azokak.
Sormenari bultzada eman eta sortzaileei ikusgarritasuna emateko helburuz, Udalak hainbat lehiaketa antolatzen ditu urtero. Lan ildo eta kultura arlo ezberdinetara zabaltzen dira: literatura, argazkigintza, arte ederrak, lore zaintza, diseinua, arte plastikoak... eta adin guztieko pertsonei zuzenduta daude.