Select your language

Kultura-Gazteria

Urretxu eta Zumarragako  38. Lore Sariketa 2026
Featured

Urretxu eta Zumarragako 38. Lore Sariketa 2026

Herriko balkoi, leiho eta baserrietako sarrerak loreekin apainduz Urretxuri eta Zumarragari itxura atseginagoa ematen dioten bizilagunak saritzea da lehiaketa honen helburua, eta ohitura on hori herritarren artean zabaltzea.

EPAIMAHAIAREN ERABAKIA: Epaimahaiak leiho, balkoi eta baserrien sarreretan jarritako loreak ikusiko ditu ekainaren 15etik 26ra bitartean, eta lore apainketa ederrenak saritzen saiatuko da.

SARIAK

  • Kaleko balkoi eta leihoen artean: 10 sari
    • Sari bakoitza: 50 euro, diploma eta oparia.
  • Baserrien artean: 6 sari
    • Sari bakoitza: 50 euro, diploma eta oparia.

Oharra: Gure helburua herritarrak Zumarraga eta Urretxu zaintzera eta apaintzera animatzea da, eta ez lehia bultzatzea; horrenbestez, ez dugu mailarik bereiziko sarietan, eta aukeratutako balkoi, leiho eta atariak era berean sarituko ditugu. Oraingo honetan ez dugu lehiaketarik egingo, eta interesa eta ahalegina sarituko ditugu. Beraz, aukeraketa egiterakoan ere, bi gauza horiek baloratuko dituzte gehien Udalek.

SARI BANAKETA: uztailaren 9an egingo da, eguerdiko 12etan, Urretxuko udaletxeko portaloian.

ANIMA ZAITEZ !!

 

Select your language

Urretxuko udala