Select your language

Kultura-Gazteria

Ianire Sagastiren erakusketa berria
Featured

Ianire Sagastiren erakusketa berria

Ianire Sagastik bere lana aurkeztuko digu  ekainaren 12tik 28ra Juan de Lizarazu aretoan.

Ianire Sagasti (Janire Sagasti Ruiz, Bilbo, 1983) artista plastikoa eta poeta da. Ehu-ko pintura saileko irakasle atxikia.

Hona hemen bere aurkezpena.

"Nire lana nire burua identifikatzeko erabiltzen ditudan bi lengoaien arteko (pintura eta poesia) topaketa-lurralde bat sortzeko obsesiotik abiatzen da; irudien eta hitzen formatuko statement bat lortzeko. Nire praktikak eragin zuzena du arlo pertsonalean eta ingurune zuzenean, eta kaosari eta gaur egun bizi dugun konplexutasunari erantzutea da nire helburua. Hori dela eta, piezek estetika latz eta zabarra hartzen dute, nolabaiteko agresibitatea sortuz, adierazteko premia larriaren ondorioz.

BELEAK MARGOTZEN ZENITUELA AMETS EGIN NUEN

Erakusketa hau fragmentuetatik, hitzetatik eta trantsizioan dauden irudietatik sortzen da, bizi dugun gizarte likidoaren kaosari erantzunez mundu plural eta konplexuak eraikitzeko. Gaur egungo munduaren fragmentazioarekin, premiarekin eta etenekin etengabeko elkarrizketan galderak planteatzea da nire helburua. Nire praktika, eremu pertsonalari eta hurbileko inguruneari estuki lotua, estetika latz eta zuzena hartzen du, ikuslea berezko loturak eraikitzera gonbidatuz."

Katalogoa hemen 

IANIRE SAGASTI KATALOGOA.pdf
1.09 MB 12
08/06/2026 14:53:05

 

 

 

 

Select your language

Urretxuko udala