Urretxu eta Zumarragako "Mintzalaguna" egitasmoko partaideak ikasturte amaierako bilkura egin zuten maiatzaren 27an, ostirala, Zelai Arizti kultur etxean. Lehiaketari dagokionez, hamabi galdera erantzun dituzte mintzalagunek, eta galdera guztiak ondo erantzun dituzten taldeen artean 100 euroko zozketa egin da. Elurra taldea suertatu da oraingoan saridun.