Atzo, Urretxu Zumarragako Euskaraldiko Herri Batzarrean Kike Amonarriz izan genuen, “Zergatik euskaraldia?” galderaren inguruan hausnartzen.
Atzo, urriaren 26a, dozenaka herritar inguratu ziren Urretxu Zumarragako Euskaraldiko Herri Batzarrera. Bertan, Kike Amonarrizek -filologo, soziolinguista, aurkezle eta, egun, Topaguneko lehendakariak- azaldu zuen Euskaraldia moduko ariketa soziala zergatik den beharrezkoa.
Horretarako, bertaratu zirenen iritzi, helburu eta sentipenak jaso zituen Euskaraldiaren inguruan.Ondoren, Euskaraldiak zein beharri erantzuten zien azaldu zuen eta ariketa sozial honek hartu duen dimentsioa ere azaldu zuen, askotan ez baikara konturatzen ekimen honen handitasunaz. Jarraian, erabileraren aukera eta zailtasunen inguruan aritu zen eta Urretxu-Zumarragako erabileraren inguruko datuak azaldu zituen. Hitzaldia ikusgai: https://www.youtube.com/watch?v=5NpufqpZc2A
Ondo merezitako txalo zaparrada bate ostean, Euskaraldia hasi aurreko hurrengo hitzorduak gogorarazi zituen Amonarrizek:
- Azaroaren 2a, Euskaraldiko Gune ibiltaria izen-emateko eta txapa jasotzeko, Areizaga- Kalebarren plazan: 17:00-19:00
- Azaroaren 3tik aurrera, txapak jasotzeko aukera Urretxu eta Zumarragako kultur etxeetan ohiko ordutegietan
- Azaroaren 5ean: izen emate mahaia Lizeoko zubian. 11:00-13:00
- Azaroaren 11n: Izen emate mahaia Iparragirre plazan, 17:00-19:00
- Azaroaren 16an, Herri Batzar irekia, Zelai Ariztin, 18:30en