Urretxu eta Zumarragako Euskaraldiko talde eragileak ekintza egitaraua prestatu du hurrengo egunetarako. Oraindik izena eman ez duten herritarrak animatu nahi dituzte, “ahobizi” edo “belarriprest” izan daitezen Euskaraldian.
Azaroaren 20an hasiko da Euskaraldiaren II. edizioa, baina hala ere azaroaren 24ra arte egongo da izena emateko epea.
- Azaroaren 20a, 20:00: balkoietan banderola jarri, txalo jotzea eta mobilarekin argia zabaltzea.
- Azaroaren 26a, 19:00: "Txor-txor" bakarrizketa Labeaga aretoan.
- Abenduaren 3a, 19:00: "Euskañolitis" bakarrizketa Zelai Ariztin.
- Abenduaren 4a, 20:00: Euskal Herrian Euskaraz abestu, eta amaierako txalo jotzea.
- Abenduaren 12a, 19:30: Lucio Gabiriaren aldeko bertso-saioa.