Atzo arratsaldean egin zen Urretxuko udaletxeko atarian aurtengo Euskaraldiaren II. herri batzarra. Urretxu eta Zumarragako hainbat erakunde eta elkartetako ordezkariek hartu zuten parte.
Euskaraldi honetan entitateak izango ditugu protagonista: mota guztietako erakundeak, elkarteak, ikastetxeak, enpresak, dendak… Eta entitateen barruan “ariguneak” sortuko dira, pertsona-talde naturalak, alegia.
Besteak beste, “ariguneen” inguruko azalpenak entzun, eta ariketa praktikoak egin zituzten batzarrean elkartu ziren kideek.
Hurrengo herri batzarra martxoaren 11rako dago aurreikusita, toki berean.