Pasa den asteburuan jokatu dira Mingainluze lehiaketako zazpigarren edizioko aurre-kanporaketak, umoretsu eta jendetsuak, ohi bezala. Berrogeita zazpi taldek hartu dute parte aurre-kanporaketa horietan, 3ko taldetan banatuta.
Guzti horietatik hogeita lau taldek egin dute aurrera, eta datorren asteburuko finalerdietan neurtuko dituzte indarrak. Finala, gogoratu, urtarrilaren 28an izango da.