Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, Urretxu eta Zumarragako VII. Mintzodromoa egingo da abenduaren 2an, larunbata, bi udalek udal euskaltegiaren laguntzaz antolatuta.
Euskara ikasten ari den jendeari euskaraz hitz egiteko aukera eskaintzea da ekimen honen helburua. Urretxuko udaletxeko atarian elkartuko dira mintzakideak eguerdiko 12:00etan, eta hortxe arituko dira hainbat gairi buruz hitz egiten lau laguneko taldetan banatuta.