El Ayuntamiento de Urretxu reabre este lunes, día 18 de mayo, los ascensores de la Plaza Gernikako Arbola y Lizeo-Labeaga.
Koronabirus COVID-19ak eragindako osasun krisiaren kudeaketarako alarma egoera deklaratu zen egunean, martxoaren 14ean, Udalak herrian dauden bi igogailuak itxi zituen infekzio kopuruen gorakada saihestu edo prebenitu asmoz.
Bi hilabetetan itxita egon ondoren, maiatzaren 10eko Lehendakariaren 2/2020 dekretuan ageri den Normaltasun Berrirako Trantsiziorako Planaren 1. fasean sartzean, egoeraren arintze fase batean alegia, Udalak zenbait zerbitzu ireki eta eskaini ahal izango ditu berriro, nola hala igogailuak.
Lizeoko igogailuak Labeaga kalea eta Kalerrota lotzen ditu, eta honenbestez Zumarragarako zubia ere bai; hau da bi herrietako merkatal gunea nagusiak komunikatzen ditu eta etxe bizitza ugariri ematen dien zerbitzua, tartean, etxe-orratzekoak.
Gernikako Arbola plazako igogailuak Labeaga eta Iparragirre kaleak eta plaza bera lotzen ditu; hala plazako dendak irisgarri egiten ditu Labeaga eta Iparragirre kaleetatik datozen bizilagunentzat: mugikortasun arazoak dituztenak, haurren orgentzat, erosketa orgentzat, etab.
Igogailuak ireki dira beraz, baina egoera berri honek eskatzen dituen neurriekin, betiere erabiltzaileen eta langileen segurtasuna bermatzeko:
- Igogailuak 8:00etatik 20:00etara egongo dira martxan asteko egun guztietan.
- Ireki aurretik garbiketa eta desinfekzio sakona egingo dira: heldulekua, botoiak,…
- Irekiera orduetan (8:00-20:00) bi orduero garbituko dira.
- Erabiltzaileek, etxe berean bizi ez badira, banaka sartu beharko dute, edo maskararekin.
- Garrantzitsua da, baita ere, ohiko segurtasuneko neurri higienikoak mantentzea: eskuak xaboiarekin garbitzea, eztula egiterakoan ukalondoaz tapatzea, etab.
Amaitzeko, Urretxuko udalak dei egiten die herritarrei zentzuz eta erantzukizunez jokatzera, egoerak berriro ere okerrera egin ez dezan.