Kultur agenda

Ekitaldiak

  • Hasten da: 07.06.2024 20:15
    Legazpi Kalea, 7, 20700 Zumarraga, Gipuzkoa, Spain Kategoriak: Euskara, Kultura, Eszena, Antzerkia Etiketak: Teatro para adultos, Helduentzako antzerkia
    "Emakume 1, emakume 2, emakume 3, kanpai hotsekin batera, puntual elkartzen dira merienda mahai baten inguruan. Tisana, pasta, azukre eta pastelitoz betetzen dituzte gorputzak, beraien egunerokotasunaz hitz egiten duten bitartean. Ba ote dakite, beraien bizitza beste norbaitek kontatua izan dela? Zein begiradatik izan dira sortuak emakume hauek? Nork idatzi du tinta lodiz historia? Historia kontatu diguten bezalakoa da? Nork mugitzen ditu emakume hauen kortseen hariak?"
  • Hasten da: 06.09.2024 20:15
    Legazpi Kalea, 7, 20700 Zumarraga, Gipuzkoa, Spain Kategoriak: Kultura, Eszena, Antzerkia Etiketak: Teatro para adultos, Helduentzako antzerkia, Khea ziater taldea
    "La sed del minotauro antiheroiez mintzo da, izaki nahigabetuez eta apur bat desesperatuez, zoriona konkistatzeko borroka galtzeko beldurrari aurre egiten dioten izakiez, gizon eta emakume sendo eta bihotz handikoez. Hotz egiten duen leku bateko kafetegi-taberna txiki batean gertatuko da dena. Bezeroak sartuirtenean dabiltza, maitasunaren bila, ia kontuan hartzen ez dituen mundu batetik ihesi. Mundu bidegabea, arrotza eta etsaia gure pertsonaia maiteentzat. Baina, gaurko gaua, gau berezia da. Gauza handiak gertatuko dira."
  • Hasten da: 04.10.2024 20:15
    Legazpi Kalea, 7, 20700 Zumarraga, Gipuzkoa, Spain Kategoriak: Kultura, Eszena, Antzerkia Etiketak: Teatro para adultos, Helduentzako antzerkia, Txalo produzkioak
    "2013ko martxoaren 11n, Xabinek seropositiboa zela jakin zuen; egun hartan, dena aldatu zen. Hamar urteren ostean, Xabin eta birusaren arteko harremanaz hitz egiteko garaia iritsi da. Lanak birusarekin izandako elkarbizitza eta azken hamarkadan gertatutako pasadizoak errepasatuko ditu. Pilulak, estigma, lotsa, kontsultak, beldurra, errua, bakardadea, osasun mentala, terapia, pandemia... Nola eragin du birusaren etorrerak Xabinen eguneroko bizitzan?"
  • Hasten da: 08.11.2024 20:15
    Legazpi Kalea, 7, 20700 Zumarraga, Gipuzkoa, Spain Kategoriak: Kultura, Eszena, Antzerkia Etiketak: Teatro para adultos, Helduentzako antzerkia
    "Ane Pikaza da Garcia Lorcaren ‘Yerma’ klasiko ezinbestekoaren gainean María Goiricelaya antzerkigile bilbotarrak idatzi eta zuzendutako egokitzapen berezi honen protagonista. Behar baino beranduago ama izan nahi duen emakume baten gatazka biologiko eta emozionalari buruzko kontakizuna."
  • Hasten da: 05.12.2024 20:15
    Legazpi Kalea, 7, 20700 Zumarraga, Gipuzkoa, Spain Kategoriak: Euskara, Kultura, Eszena, Antzerkia Etiketak: Teatro para adultos, Helduentzako antzerkia, Tartean Teatroa
    "Endreduzko thriller politikoa bi aktorerentzat, espazio eta denbora unitate bakarrean (...) Zaila da gaur eguneko antzezlan bat genero klasikoen muga zorrotzen barruan sailkatzea. KORTXOAREN DILEMA honek sakontasun handiko konflikto politikoak eta dilema etikoak baliatzen ditu, baina ez da drama bat, baizik eta komedia politikoa. Zergatik eta bere egituragatik. Antzezlan hau endreduzko komedia bihurtzen da trama eroagatik. Etengabe irteten dira ustekabeko untxiak txisteratik. Ustekabeok egoera bakoitzaren norabidea errotik aldatzen dute, pertsonaiak eta ondorioz ikusleak ere, ezustean harrapatuz. Ezer ez da hasiera batean ematen duena. Eta politikoa da, kontzeptuaren alderik intimoenean, pertsonaiak amildegiaren ertzean kokatzen dituelako. Bizitza bera joka dezakegu, zenbait printzipio politiko mugaraino asumituz gero."
5 2485 eu events4c9eea0a68feebbbf4836377a36546d1

Herriko Elkarteen eskolak urrian

Herriko elkarte hauek guztiek edozeini eskaintzen diote beraien gaietan ikasteko aukera:

  • “LIZARRITURRI” TXISTULARI ELKARTEA

  • “IRATZARRI” DULTZAINERO ELKARTEA 

  • “IPARRAGIRRE BALERDI” MUSIKA TAILERRA

  • “LURRA” DANTZA TALDEA

  • “KARMAKROS” ANTZERKI TAILERRA

  • “ZSK” TXALAPARTA TALDEA

  • “HARIZPI” ESKULANETAKO TALDEA

  • “TXIRIBIRI” EGURREZKO TAILA TALDEA

Informazioa: 943 038088

Urteko jarduera

IRAKURKETA ERRAZA
Irakurketa-zailtasun iragankorrak edo iraunkorrak dituzten pertsonei zuzendua
Aizpurunea kultur etxean
Asteazkenak:
Irakurketa erraza gazteleraz: 10:15 - 11:15, asteazkena
Kuota: doan
Izen-ematea: 943 038083 deituta, 08:00 – 15:00, astelehenetik ostiralera edota aniztasuna@urretxu.eus helbidera idatzita

GAZTE BIDEAN – NERABEENTZAKO UDAL ZERBITZUA
Gazte Bidean – Iparragirre plaza (Urretxu) 943 038827
gaztebidean@urretxu.eus
Hileko asteazken, ostegun, ostiral, larunbat eta igande guztietan
16:30-20:00 asteazkena, osteguna eta igandea
16:30-20:30 ostirala eta larunbata
    ** Adi gabonetako ordutegi bereziari!

Urretxuko udala