Kultur agenda

HIKA, Atearen bestaldean

Hasten da: 20.10.2024 17:00

"NESKA aurrera doa bidean, bere atearekin, izan zen bizitza eraikitzen duten oroitzapenez betetako ate-etxearekin. Berriro bizi nahiko lukeen bizitza, oraintxe bertan balitz bezala. Mendiak eta hiriak ibiltzen ditu, ibaiak eta basamortuak zeharkatu, itsasoaren barrenean galdu. Gaur, ordea, zain dago atearen bestaldean. Egun berezia du. Bere urtebetetze eguna. Atea jo dute?". Testu gabea. Gorputzaren mugimenduan eta musikaren dramaturgian oinarritua

ANTOLATZAILEA: Urretxu eta Zumarragako udalak

  • Sarrera: 5€
  • Bonoa: 7 saio: haurra+laguntzailea = 30 €, bonua haurra: 20 €


Interesgunea -> Erakusketa: Urretxuko liburutegia

Gaiari buruzko funtsen erakusketa
11:00 – 13:00 / 16:30-20:00
Antolatzailea: Urretxuko Udala

Herriko Elkarteen eskolak urrian

Herriko elkarte hauek guztiek edozeini eskaintzen diote beraien gaietan ikasteko aukera:

  • “LIZARRITURRI” TXISTULARI ELKARTEA

  • “IRATZARRI” DULTZAINERO ELKARTEA 

  • “IPARRAGIRRE BALERDI” MUSIKA TAILERRA

  • “LURRA” DANTZA TALDEA

  • “ZSK” TXALAPARTA TALDEA

  • “HARIZPI” ESKULANETAKO TALDEA

  • “TXIRIBIRI” EGURREZKO TAILA TALDEA

Informazioa: 943 038088

Urteko jarduera

IRAKURKETA ERRAZA
Irakurketa-zailtasun iragankorrak edo iraunkorrak dituzten pertsonei zuzendua
Aizpurunea kultur etxean
Asteazkenak:
Irakurketa erraza gazteleraz: 10:15 - 11:15, asteazkena
Kuota: doan
Izen-ematea: 943 038083 deituta, 08:00 – 15:00, astelehenetik ostiralera edota aniztasuna@urretxu.eus helbidera idatzita

GAZTE BIDEAN – NERABEENTZAKO UDAL ZERBITZUA
Gazte Bidean – Iparragirre plaza (Urretxu) 943 038827
gaztebidean@urretxu.eus
Hileko asteazken, ostegun, ostiral, larunbat eta igande guztietan
Asteazken, ostegun eta igandetan, 16.30-20:00
Ostiral eta larunbatetan, 16:30-20:30
    ** Adi gabonetako ordutegi bereziari!

Urretxuko udala