Kultur agenda

“KUI, KUI”, Pirritx, Porrotx eta Marimotots

Hasi 02.10.2022 16:30 bukatu 02.10.2022 17:45
Posted by Super User
Kategoriak: Ikus-entzunezkoak
Etiketak: arte eszenikoak
Hits: 601
Amalurrak txoriek bezala ikusten eta begiratzen lagunduko die Pirritxi eta Porrotxi. Ikusiko ditugu plastikoz betetako itsasoak, Txo Mikmak txikiaren, balearen eta urpean hegan dabilen pinguinoaren begietatik. Ikusiko dugu Tider migrantea, Afrikatik Baionara iritsi nahi. Eta jaioko da txitakolorea, Kuikui, munduari kolorea eta adorea emango diona.

ADI! 2022ko denboraldiko bonuak salgai urtarrilaren 13tik aurrera. Bonodunek lekua gordeta izango dute 16.30etako saioan. Ikusi informazioa “Ikuskizun eszenikoak 2022”
Sarrera: 7€
Sarrerak salgai, agortu arte

Herriko Elkarteen eskolak urrian

Herriko elkarte hauek guztiek edozeini eskaintzen diote beraien gaietan ikasteko aukera:

  • BERTSO ESKOLA
  • “LIZARRITURRI” TXISTULARI ELKARTEA
  • “IRATZARRI” DULTZAINERO ELKARTEA
  • “IPARRAGIRRE BALERDI” MUSIKA TAILERRA
  • “LURRA” DANTZA TALDEA
  • “KARMAKROS” ANTZERKI TAILERRA
  • “ZSK” TXALAPARTA TALDEA
  • “HARIZPI” ESKULANETAKO TALDEA
  • “TXIRIBIRI” EGURREZKO TAILA TALDEA
  • “GOIERRI” XAKE ESKOLA
Informazioa: 943 038088

Urteko jarduera

IRAKURKETA ERRAZA GAZTELERAZ
Irakurketa-zailtasun iragankorrak edo iraunkorrak dituzten pertsonei zuzendua
Maiatzeko egunak: 4, 11, 18 eta 25
11:00 - 12:00 asteazkenak
Aizpurunea kultur etxean
Kuota: doan
Izen-ematea: 943 038083  deituta, 08:00 – 15:00, astelehenetik ostiralera edota aniztasuna@urretxu.eus helbidera idatzita

GAZTE BIDEAN – NERABEENTZAKO
Hileko asteazken, ostegun, ostiral, larunbat eta igande guztietan
16:30 - 20:00 asteazkena eta osteguna
16:30 - 20:30 ostirala, larunbata eta igandea
Gazte Bidean – Iparragirre plaza (Urretxu) 943 038827
Maiatzaren 1ean itxita

Urretxuko udala