Select your language

Kultura-Gazteria

Dena prest 2026 San Joan jaietarako: oharrak eta egitaraua
Featured

Dena prest 2026 San Joan jaietarako: oharrak eta egitaraua

Urretxuarrontzat hain berezia eta maitea den San Joan eguna gertu dugula eta, hemen duzue hainbat gairen azalpena.

  • Harrizko mahaien zozketa hilaren 10ean izango da eta izen ematea zabalik izango da ekainaren 1rtik 9a arte kultur etxean.
  • Trafikoa: Doako autobus zerbitzua izango da, erosoa eta irisgarria, ekainaren 24an, egun osoan 10:00etatik 20:30ak arte; ADI! Geltokia: Labeaga 14 (Jose Mari Lasa plaza)

Hala ere, kotxean igo behar izanez gero, paseak eskatu daitezke udaltzaingoan ekainaren 11tik 19ra, honako ordutegi honetan:astelehenetik ostiralera: 07:00etatik 21:00etara; larunbata eta igandea: 09:00etatik 21:00etara.

ADI TRAFIKO ALDAKETEI: Santa Barbarara igotzeko Pagoeta auzoko errepidea bakarrik erabili ahal izango da.  Nekolalde / Mundo Mejor / Basagasti auzoetatik Santa Barbarara joateko bidea moztuta egongo dela eta baimenik ez dutenek, Erratzu poligonora bakarrik igo ahal izango dute. Nekolaldetik Santa Barbarara joateko bidea moztu egingo da eta jaisteko bakarrik erabiliko da. Hala ere, Nekolaldetik  Etxaburura igotzeko aukera egongo da.

  • Herri bazkarirako txartelak salgai egongo dira kultur etxean ekainaren 1etik 16ra edo agortu arte. Helduen menua 28 eurotan, haurrena (12 urtetik behera) 14 eurotan. 

Helduentzako menua, 28 euro:
- Itsaskiz betetako piperrak
- Penca onddo-saltsarekin
- Sahieskia
- Goxua
- Kafea eta kopa
- Ogia, ura eta ardoa barne

Haurrentzako menua, 12 urtetik behera, 14 euro:
-Makarroiak tomatearekin
-Oilasko bularkia patata frijituekin
-Danonino
-Ogia, ura eta freskagarriak barne

 * San Joan herri dantzarako entseguak ekainaren 16 eta 18an izango dira Lizeoko gimnasioan, 20:00etan eta irekiak dira.

* EGITARAUA SAN JOAN 2026 


Informazio gehiago nahi izanez gero, kultur etxera jo dezakezue

943 038088

 

Select your language

Urretxuko udala