Iparragirre Sariak 2025 edizioaren irabazleak
Urretxu eta Zumarragako udaletako kultura batzordeekĀ IPARRAGIRRE SARIAK 2025 literaturĀ lehiaketarako deia egin zuten eta dagoeneko badakigu nortzu diren irabazleak.
OIER PLAZA, 2025, TXEKIAR ERREPUBLIKA, 87Ā“
Ahaztutako gutun batek Espainiako Gerra Zibilean erbestera ihes egin ondoren naziek harrapatu zuten Anjel Lekuona osabaren patu ezezaguna ikertzera eraman zuen Anton Gandarias. Aldi berean, Unai Egiak, Javier Cercasen 'El impostor' eleberria irakurri ondoren, bere bilaketa propioari ekiten dio: nazien kontzentrazio-esparruetako izugarrikeriak jasan zituen Enric Moner deportatuarekin zer gertatu zen deskubritzea. Zoriak Anton eta Unairen bideak gurutzatzen ditu, eta haiek, beren ikerketak bateratzean, senideen bizitzak data eta leku komunen arabera elkarri lotuta daudela ohartzen dira. Elkarrekin, FrantiŔek Suchde eta bere semearen istorio sinestezina argitzea lortu zuten, bizitza arriskatu zutenak eta Pragako errausketa-labetik nazien erregimenari erronka bota ziotenak 2.000 biktima baino gehiagoren errautsak salbatzeko. Bere balentria ikaragarria aurkitu ondoren, familiako kide guztiek kartzela osoa bete zuten. Laurogei urte geroago, aurkikuntza bikain honek iragana eta oraina lotzen ditu, eta gure historiaren kapitulu ezezagun bat argitara ateratzen du, deportatu haien gorpuzkiak gaur egun Pragako mausoleo batean daudela agerian utziz. Dokumental luze hau heroi anonimoei egindako omenaldia izateaz gain, inoiz ahaztu behar ez zirenen oroimena gordetzeko deia ere bada.Antolatzailea: Butak 21



Urretxuko Urrelur Museoak estatu mailan mineral eta fosil erakusketa garrantzitsu eta handienetakoa da. Lurra osatzen duen materiaz, elementu kimikoez eta munduaren bilakaeraz mintzatzen zaizkigu, besteak beste.
Juan de Lizarazu Erakusketa Gelak urtean zehar hainbat pintura eta eskultura erakusketa izaten ditu. Gela honetan erakusketa egin ahal izateko dagokion eskaera orria bete eta Udaletxean aurkeztu behar duzu. Era berean aurkeztu nahi duzunaren lagin bat (8 – 10 argazki) ere erantsi.
353 lagunentzako edukiera duela, Urretxuko Labeaga Aretoak Batzordeak antolatutako eta herritarrei zuzendutako hamaika ekitaldi hartzen du. Era berean, helburu bera duten ekitaldietarako elkarteei zein gizabanakoei ere erreserba egiteko aukera eskaintzen zaie.
Labeaga Aretoa erabilera anitzeko zentroa da non, batik bat arte eszenikoak (antzerkia eta dantza), musika eta zinea programatzen diren, baita ikus-entzunezkoa eta era guztietako ekitaldiak ere.
20.000 liburu, 1200 bideo, 600 CD y 100 CD-Rom inguru dauzkagu.
Urretxuko jaiak irailaren erdialdera ospatzen ditugu. Horrez gain, ezin ditugu ahaztu udalerrian egiten diren azokak.
Sormenari bultzada eman eta sortzaileei ikusgarritasuna emateko helburuz, Udalak hainbat lehiaketa antolatzen ditu urtero. Lan ildo eta kultura arlo ezberdinetara zabaltzen dira: literatura, argazkigintza, arte ederrak, lore zaintza, diseinua, arte plastikoak... eta adin guztieko pertsonei zuzenduta daude.