Kultur agenda

"POTX ETA LOTX LAGUNEKIN TOPA!", Potx eta Lotx pailazoak, haurrentzako ikuskizuna (adin guztiak)

Hasi 16.03.2025 17:00 bukatu 18:10
Etiketak: Potx eta Lotx
Ikustaldiak: 763

 

Gaur da eguna! Heldu da azkenean! Iritsi da orain arteko ibilbidea ospatzeko garaia. 2017an hasi ziren Potx eta Lotx pailazoak Euskal Herriari bira ematen. Bide horretan lagun pila bat egin dituzte eta gaurko eguna hori ospatzeko baliatuko dute. Nola, ez, zailtasunez, barrez eta tontakeriaz betetako ospakizun galanta ekarriko digute. Etorri gurekin ospatzera!
  • 70 minutu
  • 0-100 urte
ANTOLATZAILEA: Urretxuko eta Zumarragako udalak
  • Bonuak: haurra + laguntzailea: 30€ bonua/ haurra: 20€ bonua
  • Sarrerak: 5 € 
  • Bonu eta sarrera salmenta. Agortu arte. Labeaga aretoan, emamanaldi egunean bertan: 12:30 – 14:30 / 16:00 – 17:00


Interesgunea -> Erakusketa: Urretxuko liburutegia

Gaiari buruzko funtsen erakusketa
11:00 – 13:00 / 16:30-20:00
Antolatzailea: Urretxuko Udala

Herriko Elkarteen eskolak urrian

Herriko elkarte hauek guztiek edozeini eskaintzen diote beraien gaietan ikasteko aukera:

  • “LIZARRITURRI” TXISTULARI ELKARTEA

  • “IRATZARRI” DULTZAINERO ELKARTEA 

  • “IPARRAGIRRE BALERDI” MUSIKA TAILERRA

  • “LURRA” DANTZA TALDEA

  • “ZSK” TXALAPARTA TALDEA

  • “HARIZPI” ESKULANETAKO TALDEA

  • “TXIRIBIRI” EGURREZKO TAILA TALDEA

Informazioa: 943 038088

Urteko jarduera

IRAKURKETA ERRAZA
Irakurketa-zailtasun iragankorrak edo iraunkorrak dituzten pertsonei zuzendua
Aizpurunea kultur etxean
Asteazkenak:
Irakurketa erraza gazteleraz: 10:15 - 11:15, asteazkena
Kuota: doan
Izen-ematea: 943 038083 deituta, 08:00 – 15:00, astelehenetik ostiralera edota aniztasuna@urretxu.eus helbidera idatzita

GAZTE BIDEAN – NERABEENTZAKO UDAL ZERBITZUA
Gazte Bidean – Iparragirre plaza (Urretxu) 943 038827
gaztebidean@urretxu.eus
Hileko asteazken, ostegun, ostiral, larunbat eta igande guztietan
Asteazken, ostegun eta igandetan, 16.30-20:00
Ostiral eta larunbatetan, 16:30-20:30
    ** Adi gabonetako ordutegi bereziari!

Urretxuko udala