Kultur agenda

IRATXOEN KANTU SEKRETUAK – IRATXOAK ETA BASOKO SORGINKERIA - GOOKAPI TALDEA

Iratxoen Kantu Sekretuak magiaz beteriko ikuskizuna da. Iratxoen kantu sekretuen bidez Gookapi baso magikoan murgilduko gara, eta iratxoen sekretu ugari ezagutuko ditugu. Haiekin batera gure ingurune naturala maitatzen eta babesten ikasiko dugu. Pintxo iratxoak, 3D abatar elkarreragileak, ikus-entzuleoi bere unibertsoko sekretuak kontatuko dizkigu eta baita mundu magikoan murgiltzeko kanta, hitz eta koreografiak erakutsiko ere. Pintxo, Mithy, Liz, Hur, Xira, Maisu Jakintsu eta bestelako iratxoek IƱigito Txapelpunk abeslariarekin, Andrea Covadonga, Alazne Astorga eta Ugaitz Alegria aktoreekin eta Irati eta Naia Petralanda dantzariekin talde berezi bezain txundigarria sortu dute. Magiak gainontzekoa egin du, inoiz ez bezalako ikuskizun berritzaile eta emozioz beterikoa sortuz. Nola? Ba egia esan, dena hasten da abesti batekin... Eta gero beste bat dator, eta beste bat... Eta azkenerako unibertso magiko bat eratzen da. Eta hor, magia horretan murgilduta, haur zein gurasoak giro alaian murgiltzen dira helburu soil batekin: ondo pasatzea!

ANTOLATZAILEA: Urretxu eta Zumarragako udalak

  • Sarrera: 5€
  • Bonoa: 7 saio: haurra+laguntzailea = 30 €, bonua haurra: 20 €



AZKEN ALBISTEAK

DIRULAGUNTZAK

asociaciones.jpg

ELKARTEAK

Filatelia, numismatika, antzerkia, argazkilaritza, bertsoa, zinema, musika, perkusioa, abesbatza, artisautza, eskulana, dultzaina, dantza, kultura, euskal historia, txistua, eta abar.

Animatu zaitez eta hartu parte gure elkarteetan!

KULTUR ETXEA

Urretxuko Kultur Etxeak herriaren onurarako diren herriko elkarteei hainbat ekitaldi (bilerak, aurkezpenak, prentsaurrekoak...) antolatu ahal izateko aukera ematen die.
kulturetxe_hasiera.jpg
urrelur_hasiera_2.jpg

URRELUR MUSEOA

Urretxuko Urrelur Museoak estatu mailan mineral eta fosil erakusketa garrantzitsu eta handienetakoa da. Lurra osatzen duen materiaz, elementu kimikoez eta munduaren bilakaeraz mintzatzen zaizkigu, besteak beste.

JUAN DE LIZARAZU ERAKUSKETA GELA

Juan de Lizarazu Erakusketa Gelak urtean zehar hainbat pintura eta eskultura erakusketa izaten ditu. Gela honetan erakusketa egin ahal izateko dagokion eskaera orria bete eta Udaletxean aurkeztu behar duzu. Era berean aurkeztu nahi duzunaren lagin bat (8 – 10 argazki) ere erantsi.

lizarazu_hasiera.jpg
Labeaga-Fachada_tx.jpg

LABEAGA ARETOA

353 lagunentzako edukiera duela, Urretxuko Labeaga Aretoak Batzordeak antolatutako eta herritarrei zuzendutako hamaika ekitaldi hartzen du. Era berean, helburu bera duten ekitaldietarako elkarteei zein gizabanakoei ere erreserba egiteko aukera eskaintzen zaie.

Labeaga Aretoa erabilera anitzeko zentroa da non, batik bat arte eszenikoak (antzerkia eta dantza), musika eta zinea programatzen diren, baita ikus-entzunezkoa eta era guztietako ekitaldiak ere.

20.000 liburu, 1200 bideo, 600 CD y 100 CD-Rom inguru dauzkagu.
liburutegia_2.jpg
urretxuko-aterpetxea--santa-barbara_4776921932_o_tx.jpg

SANTA BARBARA ATERPEA

Ermitaren ondoan dago aterpetxea, guztiz eraberritutako eraikinean. Talde, familia edo norbanakoentzako zerbitzu ugari ematen ditu. Lo egiteko oheak, gela irisgarriak. Gosaldu, bazkaldu edo afaltzeko jatetxea. Menu aukera zabala. Aisialdi eskaintza, tailerrak. Mendi ibilaldietarako abiapuntu edo helmuga ezin hobea.

JAIAK ETA FERIAK

Urretxuko jaiak irailaren erdialdera ospatzen ditugu. Horrez gain, ezin ditugu ahaztu udalerrian egiten diren azokak.

fiestas_ferias.jpg
captura-de-pantalla-2017-01-20-a-las-11.57.50.png

LEHIAKETAK ETA BEKAK

Sormenari bultzada eman eta sortzaileei ikusgarritasuna emateko helburuz, Udalak hainbat lehiaketa antolatzen ditu urtero. Lan ildo eta kultura arlo ezberdinetara zabaltzen dira: literatura, argazkigintza, arte ederrak, lore zaintza, diseinua, arte plastikoak... eta adin guztieko pertsonei zuzenduta daude.

Urretxuko udala