Kultur agenda

SAGASTITARRAK, Txalo produkzioak

Hasi 01.09.2023 20:15 bukatu 01.09.2023 21:30
Posted by Super User
Etiketak: arte eszenikoak
Ikustaldiak: 1141

Sagastitarrenean –goi-burgesiako familian- alabarekin ez da giro. Ane, giza- ekintzaile feministak, bere lehen abizena aldatzea erabaki du eta bere amarenaren alde egin du. “Patriarkatuarekin ez dugu amaituko, mundura ekarri gaituen amaren abizena hartzen ez dugun bitartean” Anton Sagasti, familia-buruarentzat, ulertezina da eskualdean tradizio handikoa den Sagasti abizena aldatu nahi izatea. Abizenari segida emateko, Antonek amarru eta martingala guztiak erabiliko ditu Ane, alabak, abizena aldatzeko asmotan atzera egin dezan.

Helduen bonuen salmenta: Urtarrilaren 16tik aurrera Zumarragako kultur etxean
Bonuak: 70 € - 9 saio / 35 € - euskerazkoak + dantza / musika
Sarrerak: 10€. Salgai takilan, makina eta online
Gazte txartelarekin: 7€
Ordu gaztea: <30 urte <30 min. 5€
Antolatzailea: Urretxu eta Zumarragako udalak


Herriko Elkarteen eskolak urrian

Herriko elkarte hauek guztiek edozeini eskaintzen diote beraien gaietan ikasteko aukera:

  • “LIZARRITURRI” TXISTULARI ELKARTEA

  • “IRATZARRI” DULTZAINERO ELKARTEA 

  • “IPARRAGIRRE BALERDI” MUSIKA TAILERRA

  • “LURRA” DANTZA TALDEA

  • “KARMAKROS” ANTZERKI TAILERRA

  • “ZSK” TXALAPARTA TALDEA

  • “HARIZPI” ESKULANETAKO TALDEA

  • “TXIRIBIRI” EGURREZKO TAILA TALDEA

Informazioa: 943 038088

Urteko jarduera

IRAKURKETA ERRAZA
Irakurketa-zailtasun iragankorrak edo iraunkorrak dituzten pertsonei zuzendua
Aizpurunea kultur etxean
Asteazkenak:
Irakurketa erraza gazteleraz: 10:15 - 11:15, asteazkena
Kuota: doan
Izen-ematea: 943 038083 deituta, 08:00 – 15:00, astelehenetik ostiralera edota aniztasuna@urretxu.eus helbidera idatzita

GAZTE BIDEAN – NERABEENTZAKO UDAL ZERBITZUA
Gazte Bidean – Iparragirre plaza (Urretxu) 943 038827
gaztebidean@urretxu.eus
Hileko asteazken, ostegun, ostiral, larunbat eta igande guztietan
16:30-20:00 asteazkena, osteguna eta igandea
16:30-20:30 ostirala eta larunbata
    ** Adi gabonetako ordutegi bereziari!

Urretxuko udala