Berriak
Featured
Zer gertatzen da emakumeek ez badute zaintzen, ez kontsumitzen, ez lan egiten, ezta parte hartzen ere?
Hausnarketa horrexek eraginda, iaz mugimendu feministak emakumeen nazioarteko greba-deialdi bat egitea erabaki zuen, non eta 70 herrialdetan baino gehiagotan; aurten, 2018an, “Emakumeok planto. Nosotras paramos” leloaren pean errepikatuko da. Grebaren xedea da emakumeen lanak gure gizartean duen inpaktua ikusaraztea eta lan hori aintzat har dadila eskatzea.
Featured
Udalak Gizarte Zerbitzu eta Prestazioen Gida argitaratu du, urretxuarrek eskura dituzten zerbitzu eta prestazioak 14 orritan biltzen dituena.
Atsegin handiz aurkezten dugu berriro TXO! Kolektiboaren lana Urretxun. 27 urte pasa dira beraien lehenengoetako erakusketa izan zena gure herrian jarri zutenetik (1991) eta ibilbide luze honetan zehar kolektiboa hazten joan da, etengabe, bai artista kopuruan baita sorkuntza lanean ere.
Featured
Aniztasunaren eta Bizikidetzaren Mahaian parte hartzeko deia egiten die Urretxuko Udalak herritarrei
Mahai hau borondatez parte hartzeko gune bat da, urretxuarren artean elkartrukatzeko (autoktonoak eta kanpotarrak, antolatuak edo ez), urtero eratzen den mahaia, eta 2012az geroztik gure herrian ezagutza eta kulturen arteko bizikidetza sustatzeko egitasmoak bultzatzen dituena.
Urretxuko Jubilatu eta pentsiodunek idazten duten aldizkariaren 5.alea kalean da.
Hogehi orrialde hauetan 2017an antolatutako ekintzak (txokolatadak, jaialdiak, irteerak..) argazkiak etabar topatuko dituzu.
Featured
Larunbatean, otsailak 17, Labeaga aretoa goraino bete zen, 1936ko gerraren eta ondorenaren testigantzak entzuteko.
Aurkezpen ekitaldian Urretxu eta Zumarragako 72 herritarren testigantzak biltzen dituen liburua eta DVDa aurkeztu ziren.
"TAMAINA HANDIKO TRASTE ZAHARRAK: ZEINTZUK, NOIZ ETA NOLA ATERA" lelopean Sasieta mankomunitateak kanpaina berri bat abian jarri du, modu txarrean, ordutegiz edo egutegiz kanpo ateratako tamaina handiko traste zakarrek ematen duten irudi kaskarra konpondu nahian.
Featured
Urretxu eta Zumarragako udalek, memoria historikoa berreskuratzeko prozesuetan konpromisoa harturik, ikerketa beka baterako deialdia egin zuten, nazioarte mailan oinarrizko eskubideetako bat betetzeko asmoz, hain zuzen ere 1936ko altxamendu militarrean, Gerra Zibilean eta frankismo garaian giza eskubideen arloan izandako urraketa larrien ondorioz kalteturik gertatu zirenek egia jakiteko eskubidea.
Featured
Partehartze prozesu eta filosofiatik abiatuta, eta herritarrei beren jakinmin eta beharrak azaltzeko espazio bat eskaini asmoz bilera ezberdinak antolatu dira azken neguotan (2016eta 17ko Azaro eta Abenduan). Aipatu bezala, bileren helburua Urretxuarrek udala lantzen ari den proiektuetako parte izatea zen, era sinple eta eraginkor batean.

