Berriak
Featured
Urretxuko Udala hainbat obra egiten ari da Ederrena pilotalekuko komunak eta tabernako sukaldea berritzeko.
Obra honen bitartez gutxitu egingo da komun kopurua, baina bakoitzaren azalera zabaldu egingo da, eta ondorioz irisgarriagoak izango dira, orain arte egon direnak oso txikiak eta deserosoak baitziren.
Sasieta Mankomunitateko Zuzendaritza Batzarrak, 2017ko abenduaren 18an egindako ohiko bileran, besteak beste, erabaki du, aho batez, Sasieta Mankomunitateko estatutuak aldatzeko proiektua hasieraz onartzea.
Featured
2017ko azaroan elkarteetako plaza txikiko lur zorua aldatzeko lanak hasi zituen Urretxuko Udalak. Harrez geroztik, eguraldiak ez du lagundu, eta hainbat aldiz gelditu behar izan dira obrak, izan ere jartzen ari den materialak eguraldi lehorra behar du hainbat egunetan, behar bezalako bermea izateko aplikatzerakoan.
Featured
Familia ugariek otsailaren 9ra bitartean eska dezakete Ondasun Higiezinen gaineko zergaren (OHZ) eta Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen gaineko zergaren (TMIZ) hobaria, udaletxeko herritarren arretarako bulegoan.
Pasa den asteburuan jokatu dira Mingainluze lehiaketako zazpigarren edizioko aurre-kanporaketak, umoretsu eta jendetsuak, ohi bezala. Berrogeita zazpi taldek hartu dute parte aurre-kanporaketa horietan, 3ko taldetan banatuta.
Featured
HELDUENTZAKO ANTZERKI PROGRAMAZIOA
2018 urteko antzerki egitaraua osatuta dago. Helduentzako 8 lan izango dira, 4 euskeraz eta beste 4 erderaz. Bonoak laster jarriko dira salgai. Hemen duzue informazio osoa eta baita deskargatzeko egitaraua ere.
Featured
Urtarrilaren 13an eta 14an MINGAINLUZE lehiaketaren aurre-kanporaketak jokatuko dira Labeaga aretoan. Lehen saioan 21 talde izango ditugu lehian eta bigarren saioan beste horrenbeste.
Featured
Urretxu eta Zumarragako udaletako kultura batzordeek NARRATIBA ETA POESIAKO IPARRAGIRRE SARIAK 2017 lehiaketarako deia egin zuten eta dagoeneko badakigu nortzu diren irabazleak. Honekin batera doan Félix Maraña epaimahaiko presidentearen aurkezpen idatzia eta akta ikusi dezakezue.

