KULTUR AGENDA
-
Hasi 20.12.2026 17:00 bukatu 20.12.2026 18:30Labeaga Aretoa (Urretxu) Kategoriak: Haurrentzako Antzerkia“Semaforoa”, argiz, musikaz, bideo animazioz eta ustekabez betetako antzezlan bat da, non semaforoko izakitxoek bizitza propioa duten. Jolasaren eta parte-hartzearen bidez, haurrek, mundu dibertigarri eta magiko bat deskubrituko dute eta beraien irudimena martxan jarriko dute. Ikusi, entzun eta sentitzeko bidaia hastear dago!
-
Hasi: 22.11.2026 17:00Labeaga Aretoa (Urretxu) Kategoriak: Haurrentzako AntzerkiaIstorioak kontatzen du nola aita batek, errutinan harrapatuta, jolasaren plazera ahazten duen, aingeru arlote bat bizi den "kartoizko zeru" batean esnatzen den arte. Horrekin batera, galdutako errugabetasunerantz abiatzen da, sinpletasunean ezohikoa dena aurkituz. Leku horretatik munduko borrokak ikusten ditu eta bere semea bakarrik jolasten, eta horrek tristura eta damua pizten ditu harengan. 55 min – + 3 urte
-
Hasi 19.10.2025 17:00 bukatu 19.10.2025 18:00Labeaga Aretoa (Urretxu) Kategoriak: Haurrentzako AntzerkiaZepo gerrara joan zen… eta han bera bezalako beste bat aurkitu zuen, baina desberdina. Bi soldadu etsai aurrez aurre. “Gaiztoa” bestea da. Bera da arrotza eta kanpotarra. Baina horrela pentsatzen dute biek. Zer egingo dugu orduan? Keinu bidezko ikuskizuna, familientzako, edozein gerraren istorioa kontatzen duena. Beno, gerra batean protagonista direnenen istorioa. Emoziotik eta eszenaren egiatik sentsibilizatu nahi du, telediarioen pantailaren hoztasunetik erabat aldenduta.

