Berriak

2018ko Erreka eguna. Izena emateko epea ireki da

2018ko Erreka Eguna gurekin igarotzera gonbidatu nahi zaitugu.

Hitzordua:

irailaren 29an, larunbatean,

goizeko 10:30etatik 12:30etara,

Areizaga – Kalebarren plazan

Featured

BIGARREN ESKUKO TXIRRINDUEN AZOKA

Mugikortasun astea dela eta eskualde mailan bigarren eskuko txirrinduen azoka antolatu dugu. Urretxun IRAILAK 17an izango da, astelehenean, Areizaga plazan.

ORDUTEGIA: 11:00-20:00

Featured

"Zuran mugimendua bizituz" Erakusketa

Lurdes Ulazia eta Ana Santiagok egur torneaketa artistikoan egindako lanen erakusketa ekarri dute Urretxura eta ikusgai izango dugu irailaren 14tik 30era Juan de Lizarazu aretoan.

Featured

Etnografia Erakusketa Lekaio Artisau taldea

Artisauen erakusketa antolatzeko lanean, Lekaio Kultur Elkarteak hainbat lanabes  berreskuratu eta egokitu ditu azken urte hauetan. Lan horren lagin bat ikusgai  izango da udaletxean. Bertan, lurra lantzearekin, zurgintzarekin edota etxeko  hainbat zereginekin zerikusia duten lanabesak izango ditugu ikusgai.

Featured

Karroza lokalean izandako erasoen aurrean

Urretxuko Udala, karrozak egiten ari diren lokalean izandako eraso eta hainbat karrozatan egindako kalteen aurrean, bere erabateko haserre eta gaitzezpena adierazi nahi ditu.

Featured

Igerilekua berriro ere irekita

Atzo kloroarekin izandako arazoak konpondu ondoren, berriro ere behar den neurketak egin dira eta hauek behar bezalako emaitza eman dutenez igerileku handia berriro ere ireki da gaur goizean.

Featured

Igerilekuak itxita

Kloroarekin izandako arazo batzuk direla eta igerileku handia itxi behar izan ditu udalak.
Neurria behin-behinekoa da, eta arazoa konpondu bezain pronto, urak eta igerilekuek bainurako baldintza egokiak betetzen dituela bermatu ostean,  irekiko da berriro ere.

Featured

Hildako arrainak Urola errekan

Azken egunotan Urola ibaian hildako arrainak agertu dira . Hori ikusita,Urretxuko Udala AQUARBErekin harremanetan jarri da, arazorik balego, hau konpontzeko. AQUARBEK, kolektoreko kutxatilak begiratu ostean, ibilbide osoan ihesik ez dagoela egiaztatu du. Ihesik balego gainera, hau goragotik etorriko litzatzekeela azaldu dute.

Featured

Santa Anastasia jaiak 2018

Urte hasieratik eta bereziki uztailean Santa Anastasia Jaien egitaraua osatu eta antolatzeko bilera ireki eta parte hartzaileak egin dira. Gainera sare sozialen bidez ere iritzi asko jaso dira eta inkestetan ere esku hartze handia izan da. Hemen ikusi dezakezue lan horren emaitza jai egitarauan. Eskerrik asko denoi.

Urretxuko udala