Berriak
Featured
Otsaila hasi da eta Urretxuko udaletxean aurtengo Santa Anastasiak prestatzen hasi gara jada.
Featured
Bigarren urtez helduko da gure herrietara "Zinetxiki Zinemaldia”, Haur eta Gazteentzako Nazioarteko Zinemaldia. Zinemaldiaren sekzio ofizialean parte hartu duten filma esanguratsuenak Urretxuko Labeaga aretoan ikus ahal izango dira.
Featured
Pasa den igandean jokatu ziren Mingainluze lehiaketako zortzigarren edizioko finalerdiko saioak, umoretsu eta jendetsuak, emozioz beteak. Hogeita zazpi taldek hartu dute parte saio horietan, 3ko taldetan banatuta. Guzti horietatik zortzi taldek egin dute aurrera, eta datorren igandean jokatuko dute final haundia.
Featured
2019ko urtarrilaren 27an, igandea, jokatuko dira MINGAINLUZE LEHIAKETAREN 8. edizioko kanporaketa saioak; goizeko 11:00etan lehen saioa, eta arratsaldeko 17:00etan bigarrena; biak ere Labeaga aretoan. LH 5. mailako 27 talde izango ditugu guztira lehian.
Featured
Lan-poltsa honetan sartzeko interesa duten guztiek eskaera-orria bete beharko dute 2018ko otsailaren 8a baino lehen, eta Urretxuko Udaleko erregistro orokorrean aurkeztu.
Featured
2018a amaituta, Abenduko gaikako bilketako datuak aztertu dira, eta urteko batazbestekoa ere kalkulatu da; emaitzak bikainak izan dira bi kasuetan.
Featured
2019 urteko haurrentzako antzerki egitaraua osatuta dago. Guztira 5 lan izango dira, 4 Labeaga aretoan eta beste bat, Pirritx, Porrotx eta Marimototsena, Ederrena pilotalekuan. Bonoak eta pailazoen saiorako sarrerak urtarrilaren 17tik otsailaren 14a arte salgai Aizpurunea kultur etxean. Hemen duzue informazio osoa eta baita deskargatzeko egitaraua ere.
Featured
2019 urteko antzerki egitaraua osatuta dago. Helduentzako 8 lan izango dira, 4 euskeraz eta beste 4 erderaz. Bonoak laster jarriko dira salgai. Hemen duzue informazio osoa eta baita deskargatzeko egitaraua ere.
Featured
Kirol ikastaroen 2019ko programazioarekin jarraituz eta egunerokora itzultzen laguntzeko, Aldiri kiroldegiak ikastaro programa berria eta zabala eskaintzen du, garai berriei egokitutako ikastaroak, eta biztanle guztientzako modukoak.
Eskaintza zabala egin da, besteak beste, gazte eta haurrentzat ikastaro hauek garatuko dira: Gimnasia Erritmikoa eta Gaztebike. Helduentzat: Zumba, Mantentze Gimnasia , Zikloindor, Pilates, Ziklo-Power, Power-GAP, 3. Adineko Gimnasia eta TRX. Helduen eskaintzari dagokionez urtean zehar egindako ikastaro berdinak proposatzen dira eta honako ikastaro berriak eskaintzen dira: Total Training, Core eta Hipopresiboak.

