Berriak

Featured

“Urretxun Bizi Gara” eskolako partaideei diploma banaketa ekitaldia

Abenduaren 18an, goizeko 11:30etan, Udaletxeko areto nagusian eskolako parte hartzaileei diploma banaketa ekitaldia ospatu da.

Urrelur astea argazki lehiaketa
Featured

Santa Lutziko kirol emaitzak

Santa Lutzi eguneko kirol eskaintza ezin hobea izan zen eta hona hemen ekintzen emaitzak.

Euskal Jaia.
Featured

Santa Lutzi Feriak kalitatea oinarri

Tradizioari jarraituz, eta eguraldiak lagundu ez duen arren, Santa Lutzi feriak jendea biltzeko ahalmenari eutsi dio. Ekoizleek produktuen kalitateari eutsi diote eta ekintza egitarauak ez du utzi aspertzeko unerik. Lehiaketa guztien emaitzak hementxe bertan dituzue. Argazki rallyan ere parte hartze polita izan zen: Euskal herri osotik etorritako 41 lagun, 32 heldu eta 9 gaztetxo. Urtarrilaren 3an egingo den sari banaketa ekitaldian jakingo dugu zeintzuk atera dituzten epaimahaiaren iritziz irudirik ederrenak.

Featured

Santa Lutzi: traste zahar bilketan aldaketak

Santa Lutziko azoka berezia dela medio, Urretxun egiten den traste zahar handien bilketa aurreratu egingo da.

 

Beraz, trasteak asteazken gauean atera beharko dira.

 

Featured

Santa Lutzi Feria 2019

Jon Luqui eta Mikel Serranok, Urretxu eta Zumarragako udal ordezkariek aurkeztu dute prentsaurrekoan aurtengo Santa Lutzi Feria. Hemen ikusi dezakezue Aldundian Xabier Arruti,  Nekazaritzako eta Landa Garapeneko zuzendariaren eskutik egindako agerpenaren bideoa.

Eta argazkiak ere bai.

Zure ohiturak aldatu zure hondakinak murriztu

Azaroan hondakinen prebentzioaren Europar Astea ospatzen da urtero. Urola Garaian erronka bati hasiera emateko unea izatea nahi dugu, eta horretarako zu behar zaitugu!

Deskargako garbigunea itxita

Deskargako Gargiguneko egokitzapen lanak direla eta abenduaren 2tik urtarrilaren 7a itxita egongo da.

Featured

2020ko aurrekontuak onartu dira

Atzo arratsaldean, ohiko osoko bilkuran Urretxuko Udalaren 2020ko aurrekontu orokorra onartu zen; 9.404.97 milioi eurokoa

Urrelur astea argazki lehiaketa
Featured

Santa Lutziko ardo dastaketa komentatua

Aurten ere Manuel Ruiz enologoa izango dugu 2019 urteko ardoen dastaketa komentatua egiten. Bertan aurtengo ferian partaide izango diren upategien ardoak dastatuko dira ekitaldi irekian.

Urretxuko udala