Berriak
Featured
Urteroko moduan Urretxu eta Zumarragako udalek haurrentzako Gabonetako Lehiaketak antolatu dituzte. Lanak azaroaren 29a bitartean aurkeztu daitezke. Sari banaketa, abenduaren 20an izango da. Hona hemen informazio guztia.
Featured
Aurten ere, euriak euri, oso giro onean ospatu zen San Martin Jaia. Musika, dantza, jolasak, odolki dastaketa... Eta ospakizunen barruan, urteroko moduan, 2 urdaiazpikoen zozketa egin zen.
Hauek izan ziren zenbaki irabazleak: 444 eta 692. ZORIONAK!
Featured
Gabon giroan sartuta gaude eta Urretxu eta Zumarragan berriro antolatu da Gabonetako erakusleiho lehiaketa. Bertako dendariek mimo handiz atondu dituzte dendak eta erakusleihoak bezeroei onena eskaintzeko desioz.
Featured
2019an Beldur Barik programak antolatzen duen "Beldur Barik Jarrera" lehiaketa Urretxun ospatuko da.
Featured
SOS Arrazakeriak-ek antolatuta, datorren azaroaren 17an, igandea, Bizilagunak ekimena ospatuko da Euskadin.
Featured
Urriaren 20an abiatu zen aurtengo musika zikloa. 34 urte bete dira lehenengo edizioa egin zenetik eta urtez urte sendotzen joan da. Asko dira bertatik pasatako taldeak eta entzundako kontzertuak udazkeneko ezinbesteko bihurtu den zita honetan.
Featured
Urretxuko udalak aho batez onartu ditu 2020rako ordenantza fiskalak, 0.5%eko igoera orokor batekin. Zaborren kasuan ez da igoerarik izango; iazko %5eko jaitsieraren ostean prezioa mantenduko da.
Featured
Urriaren 19an jakinarazi zen Urretxu eta Zumarragako udalek 2019an antolatu duten pintura lehiaketaren emaitza, Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean egin zen emanaldian. Urriaren 19tik 27ra lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa bisitatu ahalko da Zelai Arizti kultur etxean, astelehenetik ostiralera 17:30 - 20:30 eta larunbat eta jaiegunetan 12:00-14:00 / 18:00- 20:30

