Berriak
Featured
Dagoeneko badakigu Argazkia elkarteak, Urretxu eta Zumarragako udalen laguntzarekin antolatzen duen rallyaren irabazleak nortzu diren, ZORIONAK! Ez da erreza izan irabazleak aukeratzea, baina hona hemen emaitza. Sari banaketa urtarrilaren 3an izan da, Urretxuko udaletxeko portaloian, 19:00etan.
Datorren urtarrilaren 8an, asteazkena, Ttipi-Etapa 2020ko programa bueltatuko da Urretxu eta Zumarragako kaleetara.
Ekimen honen helburua adineko jendearen artean ohitura osasuntsuak sustatzea da; astean behin etxetik irten eta ariketa fisikoa egiten duten bitartean, ingurukoekin harremantzeko aukera paregabea da.
Featured
2020 urteko helduentzako arte eszenikoen egitaraua osatuta dago. Guztira 10 lan izango dira, antzerkia, musika eta dantza. Bonoak laster jarriko dira salgai. Hemen duzue informazio osoa eta baita deskargatzeko egitaraua ere.
Featured
Herritarrak zaraten eta bibrazioen aurka babesteko udal-ordenantza berria egiteko kontsulta publikoa
Herritarrak zaraten eta bibrazioen aurka babesteko udal-ordenantza berria egiteko aurretiazko kontsulta abian da.
Featured
Zer egingo dugu plastiko hondakinik ez sortzeko?
Featured
Abenduaren 20an Urretxuko liburutegia irrifarrez, algaraz eta txaloz bete zen gure herrietako margolari eta idazle gaztetxoei merezitako sariak ematerakoan. Urteroko moduan Urretxu eta Zumarragako udalek haurrentzako Gabonetako Lehiaketak antolatu zituzten eta urteroko moduan haur, guraso eta ikastetxeen inplikazioari esker parte hartzea izugarria izan zen, ZORIONAK!
Featured
Urretxuko Udalak ostalaritza establezimenduen 2020ko ordutegia argitaratu du, hemen bertan deskargatu dezakezu
Featured
Bihar Patxi Andionek Iparragirre sarien banaketan. Artista gainera, Iparragirre Literatur Sarien epaimahaiko kidea da” horrela hasten zen Diario Vascoren tokiko kronika duela urte eta erdi, eta 2020ko martxoaren 6an ere antzeko hasiera izango zuelakoan geunden, baina ez da posible izango.

