Berriak
Featured
Maialen Fidalgo eta Mikel Serranok, Urretxu eta Zumarragako udal ordezkariek aurkeztu dute prentsaurrekoan aurtengo Santa Lutzi Feria. Hemen ikusi dezakezue Aldundian Xabier Arruti, Nekazaritzako eta Landa Garapeneko zuzendariaren eskutik egindako agerpenaren bideoa.
Featured
Honela dio Aldundiaren dekretuak: ”HEGAZTIEN GRlPEAren egungo arrisku-egoera kontuan hartuta, non basa-hegaztien zenbait foku deklaratzen ari dira, eta hegaztien kontzentrazioek hegaztien ekoizpen-sektorean izan dezaketen arriskua kontuan hartuta, azoketan eta merkatuetan hegaztien presentzia ez baimentzea erabaki da, harik eta arriskua berriro ebaluatu arte, ekoizpen-sektorearekin batera eramaten ari garen prebentzio-estrategiarekin bat etorriz. Erabaki hori Euskal Autonomía Erkidegoan hartutako erabakia da”.
Featured
Datorren abenduaren 13an, Santa Lutzi azoka dela eta, hartu behar diren trafiko neurrien berri ematen dizuegu, baita autobus zerbitzuarenak ere:
Featured
Udalak aho batez onartu du 12,93 milioi euroko aurrekontua, 2022an baino % 2,81 gehiagokoa, eta udalak orain arte izan duen handiena.
Featured
Abenduaren 2tik 18ra bitartean Juliette June artistarenen erakusketa ikusi ahal izango dugu Juan de Lizarazu aretoan. Juliette June Parisen jaio zen eta Halsou-n bizi da, non pinturan, performancean eta poesian lan egiten du. Bere lana ezagutzera eta disfrutatzera gonbidatzen zaituztegu. Artistaren presentzia abenduaren 2an izango dugu, inaugurazio ekitaldian, 19:00etan.
Featured
Azaroaren 25ean Urrelur mineralogia eta paleontologia asteko V. Argazki Lehiaketaren sari banaketa egin zen. Lehiaketa Argazki Elkarteak eta Urrretxuko Udalak antolatzen dute elkarlanean eta aurtengo edizioan oso parte hartze handia izan da: 23 heldu eta 8 gaztetxo. Zaila izan zaio epaimamahikoari erabakia hartzea baina hementxe dituzue sarituak, ZORIONAK!
Featured
"HaurEkin" ekimenean parte hartu du Urretxuk, Tabakaleran egin den Udal eta Hirien Euskal Sarearen aurkezpenean. Bertan PIZTU: GAZTE MAHAIA aurkeztu du.
Featured
Urretxu - Zumarragako Goiargi abesbatza bere 40.urteurrena ari da ospatzen eta azaroaren 26an izango dute ekitaldi bereziena.
Featured
Urretxu eta Zumarragako Gabonetako erakusleiho lehiaketaren oinarriak aurkeztu ziren azaroaren 11n

