Berriak

Euskal Jaia.
Featured

Santa Lutzi Feriak kalitatea eta bertako produktua oinarri

Tradizioari jarraituz, Santa Lutzi feriak jendea biltzeko ahalmenari eutsi dio. Gainera larunbata izateak eta eguraldi bikainak bat egin dute festaren dizdira areagotzen. Ekoizleek produktuen kalitateari eutsi diote eta ekintza egitarauak ez du uzten aspertzeko unerik. Sariketen emaitzak hementxe bertan dituzue. Argazki rallyan ere parte hartze garrantzitsua izan da: Euskal Herri osotik etorritako 41 lagun, 40 heldu eta gaztetxo 1. Urtarrilaren 9an egingo den sari banaketa ekitaldian jakingo dugu zeintzuk atera dituzten epaimahaiaren iritziz irudirik ederrenak.

Featured

Santa Lutzi Feria 2025

Urretxu eta Zumarragako Santa Lutzi Feria hemen dugu. Feria Urretxu eta Zumarraga, bi herrien arteko ikuspegi partekatutik egin ahal izateak aberatsago egiten du ehun urtetik gorako tradizioa duen azoka. Jon Luqui eta Mikel Serrano alkateak arduratu dira aurtengo feria aurkezteaz.

Featured

2026ko ikuskizun eszenikoen egitaraua aurkeztu da

Urretxu eta Zumarragako Udalek 2026ko ikuskizun eszenikoen egitarauaren programa aurkeztu dute.

Urrelur astea argazki lehiaketa
Featured

Urrelur Mineralogia eta Paleontologia Asteko VIII. Argazki Lehiaketa - Irabazleak

Azaroaren 21ean Urrelur mineralogia eta paleontologia asteko VI. Argazki Lehiaketaren sari banaketa egin zen. Lehiaketa Argazki Elkarteak eta Urrretxuko Udalak antolatzen dute elkarlanean eta aurtengo edizioan oso parte hartze handia izan da: guztira 25 pertsona. ¡ZORIONAK!

Featured

"AFRIKA OIHARTZUNAK", Jesús Amunarriz argazkilariaren erakusketa

Jesus Amunarrizek egindako "AFRIKA OIHARTZUNAK" argazki erakusketa, bizitzaz betetako kontinente bateko bizipenak, gogoetak eta istorioak bilduz sortu da. 46 herrialde dira azken hogeita hamar urteetan Afrikara egindako ia ehun bidaietan bisitatu dituenak, eta erakusketa honetan natura, animaliak, kultura, pertsonak eta tradizioak dituzten 21 argazki baino ez dira sartu.

Featured

SAN MARTIN ZOZKETAKO ZENBAKIAK

Aurten ere giro ezin hobean ospatu genuen. Han izan ziren Herri kirol taldea, Iparragirre Balerdi Musika Tailerra eta Lizarriturri Txistulari Elkartea eta   eta, nola ez, odolki pintxoen dastaketa, hori guztia San Martin auzoko bizilagunen laguntzarekin.

Featured

SAN MARTIN EGUNA 2025

Aurtengo San Martin Jaian, azken urteotan bezalaxe, auzotarrez gain, Herri Kirol taldekoak ere bertan izango ditugu. Gure herri kirolak berreskuratu eta ezagutzera emango dituzte gerturatzen diren haur eta helduen artean.

Euskal Jaia.
Featured

37. Gabonetako idazlan eta krisma lehiaketa

Urteroko moduan Urretxu eta Zumarragako udalek Gabonetako ipuin eta krisma lehiaketa antolatu dute. Lanak azaroaren 21era arte aurkeztu daitezke eta sari banaketa abenduaren 19an izango da. Hementxe informazioa.

Featured

37. Urrelur Mineralogia eta Paleontologia astea

Aurtengo Urrelur astea urriaren 27tik azaroaren 2ra luzatuko da, baina lehenengo ekintza urriaren 25ean izango da irteera mineralogiko paleontologikoarekin. Egitaraua Museoan aurkeztu da komunikabideen aurrean.

Featured

Vitor S. Mendonçaren erakusketa: "Emozio sortzaileak"

Vitor S. Mendonçak bere lana aurkeztuko digu urriaren 17tik azaroaren 2ra Juan de Lizarazu aretoan.

Featured

39. Udazkeneko Musika zikloa

39 urte bete dira lehenengo edizioa egin zenetik eta urtez urte sendotzen joan da. Asko dira bertatik pasatako taldeak eta entzundako kontzertuak. Zikloaren jarraitzaileak ere asko dira eta irrikaz hartzen dute saio bakoitza.

Featured

Urriaren 25ean bidaia geologikoa Urrelur Museoarekin: Pozalagua

 KARRANTZA – POZALAGUA – EL KARPIN: GRABITATEARI AURRE EGINEZ. Naturaren zirrara beste inon ez bezala azaltzen da Karrantzako Pozalaguan kobazuloan. Ikuskizun bakarra ezkutatzen du haitzuloak: forma imajinaezinak hartzen dituzten estalaktita eszentrikoen pilaketarik handiena.

Urretxuko udala