Select your language

Kultura-Gazteria

Euskal Jaiaz gozatzeko egitaraua
Featured

Euskal Jaiaz gozatzeko egitaraua

Euskal Jaia irailaren 20an, igandean, ospatuko da, egun osoko egitarauarekin. Karrozen desfilea, artisautza-azoka, bazkari herrikoia, kantu-poteoak, erromeria eta Süneren kontzertua izango dira eguneko hitzordu nagusietako batzuk.

Goizeko 10:00etan hasiko da Euskal Jaia, kaleetan zehar egingo den dianarekin. Ordu berean irekiko da artisauen erakusketa eta azoka, Gernikako Arbolako karpan. Ondoren, idi apanduek, meza nagusiak eta idi-ibilaldiak hartuko dute lekukoa.

Eguerdiko hitzordu nagusia karrozen ibilaldia izango da. Desfilea 12:00etan abiatuko da Pagoetatik eta Gernikako Arbola plazan amaituko da. Ibilaldiarekin batera, Goiargi abesbatzak kantu-poteoa egingo du herriko kaleetan zehar.

14:00etan amaituko da Euskal Jaiko ibilaldia Gernikako Arbola plazan eta jarraian karrozen sari-banaketa egingo da.

15:00etan bazkari herrikoiak bilduko ditu herritarrak Ederrena pilotalekuan, Aldiri kiroldegian eta Gainzuriko aterpean.

Arratsaldean, 18:30ean, Gauargi taldearen erromeria izango da. Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldeak ere girotuko ditu kaleak 20:00etatik aurrera egingo duen kantu-poteoarekin.

Eguna amaitzeko, 22:30ean kandela piztea egingo da Gernikako Arbola plazan, eta 23:00etan Sünek kontzertua eskainiko du leku berean.

 

Irailak 20, igandea — Euskal Jaia

10:00 — Diana, kaleetan zehar
10:00 — Artisauen erakusketa eta azoka, Gernikako Arbolako karpan
10:45 — Idi apanduak, Gernikako Arbola plazan
11:00 — Hamaiketakoa eta parte-hartzaileak biltzea, Bengolean
11:00 — Meza nagusia, San Martin de Tours elizan
11:30 — Idi-ibilaldia, Gernikako Arbola plazatik Bengoleara
12:00 — Karrozen ibilaldia, Pagoetatik Gernikako Arbola plazara
12:30 — Goiargi abesbatzaren kantu-poteoa, kaleetan zehar
14:00 — Euskal Jaiko ibilaldiaren amaiera eta sari-banaketa Gernikako Arbola plazan
15:00 — Bazkari herrikoia, Ederrena pilotalekuan, Aldiri kiroldegian eta Gainzuriko aterpean
18:30 — Erromeria Gauargi taldearekin, Gernikako Arbolako karpan
20:00 — Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldearen kantu-poteoa, kaleetan zehar
22:30 — Kandela piztea, Gernikako Arbola plazan
23:00 — Süne, Gernikako Arbola plazan

Select your language

Urretxuko udala